Hominizazio Prozesua: Gizakiaren Bilakaera eta Historia
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,17 KB
Hominizazio Prozesua
XIX. mendera arte, gizakiaren jatorriari buruzko teoriak erlijiosoak izan ziren:
- Biblia: Jainkoak lur-hautsez gizona egin zuen, eta gero emakumea.
- Brahmanismoa: Purusha erraldoia hiltzean mila zatitan hautsi zen; zati horietako bakoitza naturako gauza oro da.
Charles Darwin eta Bilakaeraren Teoria
1859an Espezieen jatorria liburua argitaratzean, izaki bizidunak organismo sinpleagoen bilakaeraren ondorio zirela zioen. Gure burmuinaren ezaugarri anatomikoak tximinoenaren oso antzekoak direla azaltzen zuen. Teoria hau oso kritikatua izan zen, gizakia eta beste primate batzuek arbaso berberak zituztela zioen eta.
Bilakaera Prozesua
Duela 10 milioi urte, klima hoztu egin zen eta sabanak agertu ziren. Afrikako primateen talde batek basoak utzi eta zelaietako bizimodura moldatu zen. Hominidoek ezaugarri fisiko eta jokabide berriak garatu zituzten:
- Bipedismoa: Zutikako jarrera; eskuak libre utzi eta lanabesak egiteko gaitasuna garatu zuten.
- Burezurraren edukiera: Burezurra handitu eta adimena garatu zen.
- Masailezurra eta hortzak: Orojaleak zirenez, masailezurra eta hortz-haginak txikitu egin ziren.
- Aurpegia: Neurriak txikiagotu ziren.
Lehen Hominidoak
- Australopithecus: Lehen hominidoa Afrikan, duela 5 milioi urte. Pisu gutxiagokoak eta gorilaren antzeko burezurrarekin.
- Homo rudolfensis eta Homo habilis: Duela 2 milioi urte, gizakiaren lehen ordezkariak.
- Homo ergaster: Afrikan sortu zen duela 1,8 milioi urte. Asia eta Europara hedatu zen.
- Homo erectus eta Homo antecessor: Duela 800.000 urte. Sua, tresna eraginkorragoak eta antolamendu hobea zuten.
- Homo sapiens neanderthalensis: Europan, duela 120.000-30.000 urte.
- Homo sapiens sapiens: Gaur egungo gizakiaren arbasoak. Frantzian (Cro-Magnon) aurkitu ziren lehen aztarnak. Duela 40.000 urte Europara eta duela 35.000-12.000 urte Amerikara iritsi ziren.