Humanismoa eta Errenazimendua: Aro Modernoaren Gakoak

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,55 KB

Errenazimenduko Pentsalari eta Artista Nagusiak

  • Erasmo Rotterdamgoa (1466–1536)
  • Tomas Moro (1478–1535)
  • Nikolas Koperniko (1473–1543): Teoria heliozentrikoa.
  • Andres Vesalio (1514–1564): Giza anatomiari buruzko liburu garrantzitsua idatzi zuen.
  • Miguel Servet (1511–1553): Odolaren biriketako zirkulazioa aurkitu zuen.
  • Filippo Brunelleschi (1377–1446): Florentziako katedraleko kupula eraiki zuen.
  • Michelangelo Buonarroti (1475–1564): Done Petri basilikan lan egin zuen.
  • Donato Bramante (1444–1514): Belvedereren Patioaren diseinua egin zuen.
  • Andrea Palladio (1508–1580): Villa Rotonda.
  • Juan de Herrera (1530–1597): El Escorial monasterioaren diseinua.
  • Donatello (1386–1466): Giza gorputzaren errealismoa landu zuen.
  • Lorenzo Ghiberti (1378–1455): Florentziako ate artistiko ospetsuak.
  • Michelangelo Buonarroti (1475–1564): David eta Pietà lanak.
  • Alonso Berruguete (1488–1561): Eskultura erlijioso dramatikoak.
  • Masaccio (1401–1428): Perspektiba lineala erabili zuen.
  • Andrea Mantegna (1431–1506): Perspektiba eta espazioaren aitzindaria.
  • Sandro Botticelli (1445–1510): Venusen jaiotza.
  • Piero della Francesca (1415–1492): Perspektiba eta matematikaren arteko lotura.
  • Leonardo da Vinci (1452–1519): Sfumato teknika.
  • Rafael Sanzio (1483–1520): Harmonia eta edertasuna islatu zituen.
  • Tiziano (1488–1576): Kolorearen erabileran nabarmendu zen.
  • El Greco (1541–1614): Estilo dramatikoa eta luzatutako figurak.
  • Sofonisba Anguissola (1532–1625): Erretratu bikainak.
  • Albrecht Dürer (1471–1528): Grabatu eta marrazkietan maisua.

Aro Modernoko Mugimenduak eta Garapena

1. Humanismoa

Erdi Aroaren amaierako aldaketa honek pentsatzeko modu berri bat dakar:

  • Antropozentrismoa: Gizakia erdigune bihurtzen da.
  • Klasizismoa: Grezia eta Erromako ideiak berreskuratzen dira.
  • Indibidualismoa: Gizabanakoaren defentsa.
  • Hizkuntzak: Hizkuntza arruntetan idazten hasten da (ez latinean bakarrik).
  • Metodoa: Egia arrazoiz eta esperientziaz bilatzen da.
  • Hedapena: Bidaiak, gutunak, akademiak eta Johannes Gutenbergen inprimategia (1440), liburu gehiago, merkeagoak eta azkarragoak ahalbidetzen dituena.

2. Errenazimendua

Italian jaiotako mugimendu artistikoa da. Etapa nagusiak Quattrocento (XV. mendea) eta Cinquecento (XVI. mendea) dira. Erdi Aroarekin hausten du eta gizakia da erdigunea. Helburua mundu klasikoan inspiratutako edertasun ideala da, eta mezenasak agertzen dira (artistak finantzatzen dituzten aberatsak).

3. Zientzia

Mentalitate aldaketa gertatzen da: lehen zalantzan jarri gabe onartzen ziren ideiak orain arrazoiaren eta esperimentazioaren bidez (metodo zientifikoa) aztertzen dira. Aurrerapen handiak egon ziren astronomian, medikuntzan eta matematiketan:

  • Nikolas Koperniko: Heliozentrismoa proposatzen du (Eguzkia erdian), Elizaren geozentrismoaren aurrean.
  • Andres Vesalio: Giza anatomia aztertzen du.
  • Miguel Servet: Biriketako zirkulazioa azaltzen du.

4. Arkitektura Errenazentista

Ezaugarri nagusiak lerro horizontalak, simetria, proportzioa eta inspirazio klasikoa dira.

  • Italia: Quattrocentoan (Florentzia) Filippo Brunelleschi (kupula); Cinquecentoan (Erroma) Michelangelo Buonarroti, Donato Bramante (Done Petri) eta Andrea Palladio.
  • Espainia: Platereskoa (oso apaindua), klasizismoa (oreka) eta herrerianoa (soila, Juan de Herreraren El Escorial adibidea).

5. Eskultura

Mundu klasikoan inspiratua eta giza gorputzean zentratua dago. Proportzioa, oreka eta edertasuna bilatzen ditu, irudi biluzi askorekin.

  • Italia: Donatello, Lorenzo Ghiberti eta Michelangelo Buonarroti (David bezalako lan monumentalak).
  • Espainia: Gai erlijiosoa, oso adierazkorra, egur polikromatua; Alonso Berruguete nabarmentzen da.

6. Pintura

Gai nagusiak mitologia, erretratuak eta paisaiak dira. Berrikuntza teknikoak: perspektiba (sakontasuna), argia eta itzala, bolumena eta eskortzoa.

  • Italia: Quattrocentoan Masaccio, Sandro Botticelli eta Piero della Francesca; Cinquecentoan Leonardo da Vinci (sfumato), Michelangelo Buonarroti, Rafael Sanzio eta Tiziano.
  • Italiatik kanpo: El Greco (estilo dramatikoa), Sofonisba Anguissola eta Albrecht Dürer.

7. Erreforma Protestantea

Elizaren krisiaren ondorioz (ustelkeria, induljentziak...), 1517an Martin Lutherrek 95 tesiak argitaratu zituen. Aita santua kritikatu eta aldaketak proposatu zituen: fedearen bidezko salbazioa, Jainkoarekiko harreman zuzena, eta aita santua, santuak nahiz nahitaezko zelibatua baztertzea.

8. Kontrarreforma

Elizaren erantzuna izan zen, Trentoko Kontzilioaren bidez. Doktrina katolikoa berresten du (sakramentuak, aita santua, santuen gurtza), apaizak osatzeko mintegiak sortzen ditu eta hezkuntza erlijiosoa indartzen du protestantismoa geldiarazteko.

9. Monarkia Autotoritarioak

Errege-erreginek boterea handitzen dute nobleen aurrean. Ezaugarriak:

  • Administrazio zentralizatua eta armada iraunkorra.
  • Zerga gehiago eta parlamentuen muga.
  • Diplomaziaren erabilera.
  • Herrialde nagusiak: Frantzia, Ingalaterra, Espainia, Portugal eta Errusia.

10. Errege-erregina Katolikoak

Isabel I.a Gaztelakoa eta Fernando II.a Aragoikoa 1469an ezkondu ziren, Gaztela eta Aragoiko batasuna ekarriz. Lege bananduak mantendu arren, politika komuna zuten. Helburuak:

  • Lurralde-hedapena eta ezkontza-itunak.
  • Kristau-batasuna: Inkisizioa (1478-1481), juduak kanporatzea (1492) eta musulmanak konbertitzeko edo kanporatzeko betebeharra (1502).

Entradas relacionadas: