Iberiar Penintsulako Hirigintza

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,64 KB

Nahiko dibertsifikatutako funtzioak dituzte, baita zenbait zerbitzu, Hala Nola unibertsitateak.

Hiri ertain asko periferian ageri dira, batik bat Kataluinian eta Andaluziako kostaldean, baina baita barrualdean. Binztanleria 250.000tik 50.000 bitartekoa da eta gehienakprobintzia hiriburuak dira, egokiak enpresa filialetarako. Besteak ekonomikoki geratu direnak direla esan dezakegu. Hiri kategoria asko espazioan zehar antolatzen dira eta multzoak edo hri ardatzak sortzen dira. Iberiar penintsulako hiri sistemaren ezaugarr nagusia Madrid erdialdean dagoela eta hiri ardatz periferikoz eta gutxi urbanizatutako barrualdez osatuta dagoela. Madril, penintsularen erdialdean Espainiako hirgune nagusia da. Hirugarren sektoreko funtzioak biltzen ditu eta probintzietako hiriekin ditu harremnak, bai eta Espainiako hiri nagusiekin ere. Hiri ardatz periferikoak, eraztun erdi baten itxuran daude kokatuta hiriburuaren inguruan: Ardatz atlantiko galiziarra, Ferroldik Vigora heltzen da. Merkataritzan eta garraioan ezpezializatuta dago. Galiziaren barneko hiriekin harremanak ditu, Ourense Lugo. Kantauriko ardatza, ardatz etena da, Asturiaseko triangelua, Santander eta Euskadiko triangelua hartzen ditu. Doikuntza fasean dago. Barrualdeko hiriekin du harremana, Burgos, Leon… eta beste ardatz batzuekin loturak areagotzen ari da; Asturias-Andaluzia, Euskadi-Ebro. Mediterraneoko ardatza, Gironatik Cartagenara doa. Ardatz dinamikoena da, industria oso dibertsifikatuta du eta turismoak garrantzia du. Ebroko ardatzarekin lotzen da, bai eta Madrilekin, Andaluziarekin eta Balearrekin. Ebroren ibarreko ardatza, Gasteizen eta tarragonaren artekoan, Zaragoza da hiri nagusi. Ardatz dinamikoa da eta garrantzitsuak dira batez ere kokapenari loturiko bitartekari zerbitzuak, kantauri eta Mediterraneoko ardatzak batzen baititu. Andaluziako ardatza bikoitza da. Itsasertzekoa, Almeria eta Huelva artekoa, ardatz dinamikoa eta harremana du mediterraneoko ardatzarekin, turismoan, merkataritzan… Guadalquivirren ibarreko ardatza, kosta atlantikoaren eta Jaenen artekoa, ez da hain dinamikoa, eta nekazaritza jardueretan, turismoan eta tokiko industriatan dago espezializatuta.

Iberiar penintsularen barrualdeak ez du hiri ardatz integraturik. Jarduera tradizionaletan espezializatutako hiritxikiak eta probintzietako hiriburuak dira. Balear eta Kanariar uharteetan, lurraldea uhartetan zatituta egoteak zaildu egiten du hiri ardatzak eratzea. Autonomia erkidegoetako hiriburuak dira hiri garrantzitsuenak eta jarduera turistikoan espezializatuta daude. Loturen artean, Madrilekin edo Valentzia eta Bartzelonarekin dituzten loturak (Balearrak) . Ceute eta Melilla Andaluziako hiriekin ere.

Entradas relacionadas: