Ilustraziotik Filosofia Garaikidera: Pentsamenduaren Bilakaera

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,85 KB

1. Ilustrazioa: Arrazoiaren Garaia

Ilustrazioa XVIII. mendeko Europan garatutako mugimendu intelektuala izan zen, Aro Modernoaren gailurtzat hartua. Bere helburua gizakia aurreiritzi, sineskeria eta dogmetatik askatzea zen. Ilustratuen ustez, gizakia arrazoia erabiliz adin nagusiko bihurtu behar zen. Filosofo nagusien artean Voltaire, John Locke, Rousseau, Diderot eta Kant nabarmendu ziren.

Ezaugarri nagusiak:

  • Arrazoiaren nagusitasuna: Zientzia Iraultzaren ondorioz sortutako eredu berria.
  • Aurrerapena eta baikortasuna: Politikan, zientzian eta gizartean.
  • Absolutismoaren aurkako jarrera: Eskubide naturalen aldarrikapena.
  • Emakumeen eskubideak: Mary Wollstonecraft eta Olympe de Gouges bezalako pentsalarien ekarpenak.

Kanten arabera, Ilustrazioaren lema “Sapere aude” (ausartu zure kabuz pentsatzera) zen, gizakia heteronomiatik autonomiara igaroz.

2. Kanten Kritizismoa eta Ezagutzaren Arazoa

Kantek arrazionalismoaren eta enpirismoaren arteko antagonismoa gainditu zuen bere “Arrazoi hutsaren kritika” (1781) lanean.

  • Idealismo traszendentala: “Ezagutza oro esperientziarekin hasten da, baina ezagutza guztia ez dator esperientziatik”.
  • Ezagutza mailak: Sentipena (espazioa eta denbora), Ulermena (kategoriak) eta Arrazoimena (ideia erregulatzaileak).
  • Ondorioa: Fenomenoa ezagutu dezakegu, baina ez noumenoa (gauza bere baitan). Metafisika ezin da zientzia gisa kontsideratu.

3. Etika: Betebeharra vs. Kontzekuentzialismoa

Etika bi ikuspegi nagusitan banatzen da:

  • Etika kontzekuentzialista (Utilitarismoa): Bentham eta Mill-en arabera, ekintzaren ondorioak dira garrantzitsuenak (zoriontasun kolektiboa maximizatzea).
  • Etika deontologikoa (Kant): Betebeharrean oinarritua. Inperatibo kategorikoa: “Jokatu beti zure ekintza lege orokor bihurtzea nahi bazenu bezala”.

Joxe Azurmendik, bere aldetik, erlatibismo erlatiboa proposatzen du, printzipioen eta ondorioen etikak uztartuz.

4. Susmoaren Filosofoak: Nietzsche, Marx eta Freud

Modernitatearen eta tradizioen berrikuspen kritikoa egin zuten:

  • Nietzsche: Mendebaldeko metafisika eta moralaren kritika. “Jainkoaren heriotza” aldarrikatu eta Supergizakiaren kontzeptua proposatu zuen.
  • Marx: Materialismo historikoa. Historia ekoizpen-moduen eta klase-borrokaren bidez azaldu zuen. Alienazioaren kontzeptua funtsezkoa da bere pentsamenduan.
  • Freud: Inkontzientearen garrantzia azpimarratu zuen, gizakiaren askatasunaren ideia zalantzan jarriz.

5. XX. Mendeko Filosofia eta Gizarte Analisia

Garai honetako pentsalari nagusiak:

  • Frankfurteko Eskola: Adorno eta Horkheimer-ek arrazoi instrumentalaren eta masa-kulturaren kritika egin zuten.
  • Karl Popper: Historizismoaren eta totalitarismoaren aurkako jarrera.
  • John Rawls: Liberalismo berdinzalea eta justizia soziala.
  • Habermas: Arrazoi dialogikoa eta diskurtsoaren etika.
  • Hannah Arendt: Totalitarismoaren jatorria eta “gaizkiaren banalitatea” aztertu zituen.

6. Filosofia Analitikoa eta Hizkuntza

Filosofia analitikoak metodo zientifikoa eta analisi logiko-linguistikoa uztartu zituen:

  • Ludwig Wittgenstein: Bere lehen etapan hizkuntza eta munduaren isomorfismoa defendatu zuen; bigarrenean, hizkuntza-jokoen garrantzia azpimarratu zuen.
  • Txillardegi: Hizkuntza pentsamenduaren egituragile gisa aztertu zuen, euskararen ikuspegitik.

Entradas relacionadas: