Indar kontzerbakorrak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,82 KB

FFRANKISMOAREN GARAPENA (60ko hamarkadaren amaieratik diktadore

heriotza arte 1975ean)

2.1. Erregimen frankistaren krisia:

Egoera politikoari begira, 1969an Francok osasuna kaskarra zuela agerian geratu zen Joan Karlos Borboikoa oinorde izendatzean, eta Carrero Blanco lehendakariorde. Franco politikatik urruntzen joan zen ahala, erregimenaren sektore liberalagoetan eta immobilistagoetan mugitzen ibili zen. Behin Franco hilda, frankismoaren jarraitzaile bihurtuta. 1973ko abenduaren 20an ETAko komando batek hil egin zuen, eta urtarrilean (1974) Arias Navarro gobernuburu izendatu zuten eta gobernu berria osatu zen, linea immobilistaeneko talde. Hasieran, gobernuari ukitu liberala ematen saiatu zen Otsailaren 12ko espiritu delakoarekin (gobernu berriaren programa), baina gertaera batzuk immobilismora eraman zuten egoera berriro. Horien aurrean, gobernua berriz ere zapalkuntzaren bidera itzuli zen, eta irekitzearen aldeko ministroek haien kargu utzi zuten.Nazioarteari begira ere, egoera ez zen erregimen frankistaren aldekoa: LPEEk (Lurralde Petrolio Esportatzaile Erakundea) petrolio-prezioa igo zuen, krisi itzela sortuz mundu osoko ekonomian.

Francoren heriotza eta diktaduraren amaiera:

1975eko azaroaren 20an Franco hil zen, eta 22an Gorteek Joan Karlos izendatu zuten Espainiako errege, Lege Organikoari jarraituz. Gizarteak gobernurako bide demokratikoak eskatu zituen. Faktore batzuek azaltzen dute frankismoaren amaiera:

- Erregimenaren beraren legeak: Estatuaren lege organikoak hil arteko boterea eman zion Francori, baina botere bera ez zuen bere oinordekoak jaso, Gorteek eta lehendakariak baizik. Beraz, erregeak ez zuen jaso Francoren agintea, baina aldaketari ez zizkioten ateak itxi, eta beste Gorte batzuk ezar zitezkeen, eta baita jarrera desberdineko gobernuko beste presidente bat ere.

- Erregimeneko politikariak: Sistemaren jarraitzaile bakarra Arias Navarro zen, baina nortasun txikiko politikaria zen eta berehala kendu zuten kargutik.

- Egoera sozioekonomikoa: Desoreka handia zegoen Espainiako egoera ekonomiko eta sozialaren eta egoera politikoaren artean.

- Kanpo presioa: Europako Erkidegoak AEBk eta Vatikanoak (Vatikanoko II Kontzilioak frankismoa kritikatu zuen) presioa egin zuten, eta horrek ere aldaketa bultzatu zuen.


3. ERREGIMENAREN OPOSIZIOA.

3.1. 60ko hamarkadako oposizio talde berriak.60ko hamarkadan ekonomiaren garapenak aldaketa soziokultural ugari ekarri zituen. Horrek ondorioak ekarri zituen, besteak beste, protesta-ekitalde gehiago, eta, beraz, oposizioa are gehiago hedatu zen, bai Espainian bai kanpoan.

3.1.1. Municheko Batzarra. 1962an, oposizioko indar guztiak (kanpokoak zein barnekoak) Munichen bildu ziren, sistema antidemokratikoa salatzeko, jarrerak batzeko eta fronte bateratua osatzeko.

3.1.2. Langileen mugimendua. Ekonomiaren garapenaren ondorioz, langileen mugimendua gero eta gehiago politizatu zen, eta grebak eta manifestazioak ugaritu ziren. Sindikatuak ere sortu zituzten, adibidez, Comisiones Obreras-Langile Batzordeak. Klandestinitatean sortuta, erregimeneko sindikatu ofizialetik kanpo.

3.1.3. Unibertsitateko mugimendua. Erregimena unibertsitatearen kontrola galtzen joan zen neurrian, sistemaren aurkako kritikak zabaldu ziren.

3.1.4. Elizak. Apaizteriako eta elkarte laikoetako sektore bat erregimenetik urruntzen hasi zen, Vatikanoko II Kontzilioaren berrikuntza giroak bultzaturik, eta diktaduraren aurkako jarrera kritikoagoak hartu zituen.

3.2. Oposizio politikoaren antolakuntza.

Oposizio politikoaren antolakuntzak bi funtsezko erabaki izan zituen abiapuntu: lehenik eta behin, zegoen banaketa gainditzea, eta, bigarrenetik, herrialde barnean jardutea. Bi erakunde politikok horrela lan egin zuten: Espainiako Alderdi Komunista eta Espainiako Alderdi Sozialista Langilea

3.2.1. Espainiako alderdi komunista: Santiago Carrillo zen PCEko buru. Ortodoxia sobietarretik urrundu zen, eta komunista ez ziren beste taldeak, baina erregimenaren aurkakoak, bildu zituen bere inguruan. 1974an Batzar Demokratikoa osatu zuten, behin-behineko gobernua osatzeko eta erregimenaren deuseztapena eskatzeko.

3.2.2. Espainiako Alderdi sozialista langilea: PSOE bi korrontetan banaturik zegoen, kanpokoa eta barrukoa. Lehenengoak Errepublika eraberritu nahi zuen, eta besteak monarkia demokratikoa defendatzen zuen. Azkenean barruko korrontea nagusitu zen, eta Felipe Gonzalez izendatu zuten alderdiko idazkari nagusi. 1975ean beste alderdi demokratikoekin batera Konbergentzia Demokratikorako Plataforma osatu zuen, eta aurretik sortutako Batzar Demokratikoarekin elkartu zen Koordinazio Demokratikoa osatuz. Oposizio mugimendu hori desegin zen Francoren heriotza eta gero, Trantsizio Demokratikoa hastean.

Entradas relacionadas: