Independentzia Gerra eta 1812ko Cadizko Konstituzioa

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,19 KB

Independentzia Gerra eta frantziarren inbasioa

Beste alde batetik, frantsesek 1809tik 1811ra penintsula osoaren kontrola lortu zuten, Cadiz eta Huelva izan ezik.

Gerrilla-gerra eta inbasioaren amaiera

Gerrilla-gerra sistema berria sortu zen eta hauek tropa frantsesen lana galarazten zuten, etengabeko erasoen bidez. Portugaletik ere armada ingelesak Napoleoni aurre egiten zion. Gasteizko (1813) eta Irungo San Martzialeko batailek frantziarren inbasioaren amaiera ekarri zuten.

Cadizko Gorteak eta iraultza liberala

Independentzia Gerra gertatzen ari zela, Cadizko Gorteak bildu ziren eta Espainiako iraultza liberala abian jarri zuten; Espainiako ilustratu batzuek iraultza liberal burgesa egiteko asmoa zuten. Cadiz hirian beste toki askotatik ihes egindako burges liberal asko zeuden eta, gainera, Cadiz Britainia Handiko itsas armadak babestuta zegoen. Agintean hutsunea zegoenez, Batzar Goren Zentralak Gorte Nagusiak biltzeko erabakia hartu zuen. Bertan bildutako diputatuak prestakuntza intelektuala zuten erdiko klasekoak, elizgizonak eta abar ziren.

Gorteak 1810etik 1814ra arte egon ziren bilduta. Hainbat dekretu eta 1812ko Konstituzioa onartu zituzten Espainian. Gorteak Biltzar Konstituziogile modura eratu ziren, subiranotasun nazionala eskuratu zuten eta argi erakutsi zuten ez zutela antzinako Gorteekin zerikusirik. Iraultza liberala ipini zuten abian, Frantziako ereduari jarraituz.

Diputatuen joera politikoak

Diputatuen artean bi joera politiko azaldu ziren:

  • Liberalak: Berrikuntza iraultzaileen aldekoak.
  • Absolutistak: Monarkia zaharra gorde nahi zutenak (gutxiengoa).

Prentsa gehiena liberalen alde egon zen, baina elizetako pulpituetan ideologia absolutistaren alde mintzatzen ziren.

1812ko Konstituzioa: "La Pepa"

1812ko Konstituzioa martxoaren 19an onartu zuten, San Jose egunez; horregatik deitzen diote "La Pepa". Espainiarrek idatzitako lehen Konstituzioa izan zen.

Konstituzioaren erabaki nagusiak

Bertan agertzen diren erabakien artean garrantzitsuenak hauek dira:

  • Espainia eta Amerikako koloniak nazio bakarra osatzen zuten.
  • Foru-sistemak balio gabe utzi ziren, estatu bateratu zentralizatua ezarriz.
  • Zerga-sistema bakarra eta barne-aduanarik gabeko merkatua antolatu zen.
  • Subiranotasun nazionala aldarrikatzen zuten.
  • Botere-banaketa ezarri zen: Gorteek funtzio legegilea zuten, erregeak betearazlea eta epaileak independenteak ziren.
  • Ganbara bakarreko Gorteak ziren, boto-eskubidea sufragio unibertsalaren bidezkoa zen (baina diputatu izateko jabea izan behar zen).
  • Estatu konfesionala onesten zuten.
  • Inprimatze-askatasuna zegoen, idatzi erlijiosoen gainekoa izan ezik.
  • Indarrik gabe utzi zituzten gremioak, produkzio liberal kapitalistari bidea irekiz.
  • Mesta eta Inkisizioa deuseztatu zituzten.

Absolutismoaren itzulera

1814an, Fernando VII.a itzuli zen eta baliorik gabe utzi zuen Konstituzioa, absolutismoa berrezarriz.

Entradas relacionadas: