Independentzia Gerra eta Cadizko Konstituzioa

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,37 KB

Ondorioak

Frantsesen nagusitasuna hasi zen. Gerraren lehen etapan, Napoleon bera Madrilera joan eta hiriburua konkistaz berreskuratu zuenean hasi zen. 1809 eta 1811 bitartean penintsula ia osorik konkistatu zuten, Cadiz izan ezik, hiri hori britainiarrek itsasoz babesten baitzuten.

Batzarrek zuzendutako gerrilla gero eta ugariagoei aurre egin behar izan zieten frantsesek. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako lurrak frantsesen kontrolpean erortzen lehenetarikoak izan ziren. Lehen hirurentzat gobernu bakarra eta Nafarroarentzat beste bat sortu zituzten. Erakunde horien buru ez zen Jose I.a, Napoleonen esanetara zeuden militar frantsesak baizik. Hori guztia foruen eta erakundeen galbiderako izan zen.

1812tik aurrera, Napoleonek atzera egin behar izan zuen, Pirinio alderantz. Frantsesek erretiratu eta Pirinioak zeharkatu behar izan zituzten; ondorioz, 1813ko abenduan Valençay-ko Ituna sinatu zuten, eta Napoleonek Fernando VII.a Espainiako erregetzat onartu zuen, absolutismoaren itzulerarekin batera. Independentzia Gerrak oso ondorio txarrak utzi zituen Euskal Herrian eta Espainian.

Aginte ofizialaren erreformak

Intelektual, pentsalari eta noble erreformistak ziren frantsestuak, joera ilustratukoak eta batez ere iraultzaileak. Herriak traidoretzat zeuzkan eta, lehen aipatu bezala, askok ihes egin behar izan zuten gerra amaitutakoan. Jose I.ak garrantzi handiko hainbat erreforma jarri zituen martxan:

  • Inkisizioa bertan behera uztea.
  • Jauntxoen erregimena ezereztea.
  • Hezkuntza publikoa sortzea.

Gorteak eta Cadizko Konstituzioa

Erregea kanpoan zeukatenez gero, herrialdea nola gobernatu erabakitzeko egin zuten. Cadizko Gorteetan erdi mailako klaseak, intelektualak (funtzionarioak, militarrak, abokatuak, merkatariak) bildu ziren, baita noblezia eta kleroko kide batzuk ere. Diputatuen artean absolutistak, erreformistak, ilustratuak eta liberalak zeuden, baina liberalen ideiak nagusitu ziren. Gorteetan zeuden nobleek eta kleroak estatua konfesionala izan zedin eta pribilegiodunek beren lurren jabe izaten jarrai zezaten lortu zuten.

Cadizko Gorteen lan aipagarriena 1812ko Cadizko Konstituzioa izan zen. Liberalismoa ezartzeko prozesu konplexuari hasiera eman zitzaion eta liskar ugari sortu zituen.

Entradas relacionadas: