Independentzia Gerra eta Liberalismoaren Hastapenak
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,57 KB
Independentzia Gerra (1807-1813)
Gertaera Nagusiak Espainian
- 1807: Godoyk, Napoleonekin batera, Fontainebleauko Ituna sinatu zuen. Honek Frantziako armadari Espainiara sartzeko eta Portugalen aurka borrokatzeko baimena eman zion (Erresuma Batuaren aliatua baitzen).
- Fernando VII.a: Godoyren aurkako taldearen liderra izan zen. Fernandotarrak Karlos IV.aren semearen aldekoak ziren.
- 1808: Aranjuezeko Matxinada gertatu zen. Fernando VII.ak, soldadu, nekazari eta zerbitzarien laguntzaz, Karlos IV.aren abdikazioa eta Godoyren kargugabetzea lortu zituen.
- Napoleonen Inbasioa: Napoleonek Baionako Abdikazioak antolatu zituen, eta Josef Bonaparte Espainiako errege izendatu zuen.
- Espainiako gizarteak ez zuen errege berria onartu, eta Madrilen altxamendua hasi zen, Independentzia Gerra piztuz.
- 1813: Gasteizko eta San Martzialeko Guduetan porrot egin ondoren, Napoleonek Bidasoa zeharkatu eta Valençayko Ituna sinatu zuen. Fernando VII.ari koroa itzuli zitzaion.
Euskal Herrian izandako eragina
- Desberdintasun sozialak: Frantziarrak Euskal Herrian egon ziren bitartean, nekazaritza eta hirien arteko desberdintasunak areagotu ziren.
- Sektore erreformistak: Merkataritza burgesia Napoleonen aldaketen aldekoa izan zen, afrantsesatu egin zen eta Josef I.arekin harreman ona izan zuen.
- Herri xumea eta kleroa: Frantziar iraultzaileen aurka altxatu ziren, buruak berotu zituzten eta afrantsesatuen eta iraultzaileen kontra borrokatu ziren.
- Foru Agintariak: Ez zekiten zer egin egoera horren aurrean.
- 1810: Napoleonek Frantziako Inperioa hegoaldera zabaltzeko asmoa agertu zuen, Ebro ibaiaren inguruan muga berri bat ezartzeko.
- Okupatutako lurraldeetan gobernu militar berriak ezarri ziren: Katalunia, Aragoi, Nafarroa eta Bizkaia.
- Batzar Nagusiak eta Foru Aldundiak legez kanpo geratu ziren frantziarrek agindu zutenez.
- Nafarroako Erresistentzia: Gerra-giroa nabarmenagoa izan zen Euskal Herrian, bereziki Nafarroan, non gerrillak borrokan ari ziren. Frantziarrek ezin izan zuten beren boterea lurralde horretan finkatu.
- 1813: Gasteizko eta Irungo guduetan porrot egin ondoren, frantziarrek alde egin zuten, eta afrantsesatu eta erreformista gehienek ere lurraldea utzi zuten.
Liberalismoaren Hastapenak eta Erregeordetzak
Maria Kristinaren Erregeordetza (1833-1840)
- Maria Kristina, Fernando VII.aren alarguna, Isabel II.a txikia zenez, erreginaorde izendatu zuten.
- Liberalak bi taldetan banatu ziren:
- Moderatuak: Koroaren botere handiaren aldekoak.
- Progresistak: Erregearen boterea murriztu eta Gorteei ematearen aldekoak.
- Martínez de la Rosa (gobernu liberal moderatua, absolutismoaren aldekoa) eta Mendizabal (Ogasun ministroa, liberalen kausa indartuz) gobernura iritsi ziren.
- 1835: Toreno gobernuburu izendatu zuten, eta erlijiosoen ondasunen desamortizazioa hasi zen.
- 1836: La Granjako Altxamendua gertatu zen, eta 1837ko Konstituzioa (subiranotasun nazionala ezarriz) onartu zen.
- Moderatuak: Espartero lagunduta, 1839an gobernu moderatua osatu zen.
- 1840: Espartero erreginaorde izendatu zuten, eta Maria Kristinak alde egin behar izan zuen.