Indukzio Elektromagnetikoa eta Anperearen Definizioa
Clasificado en Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,03 KB
Lenz-en legea
Lenz-en legea korronte induzituaren noranzkoa zehazteko araua da. Lege honen arabera, induzitutako korrontearen noranzkoa korronte hori sorrarazten duen kausaren aurka egiteari dagokio.
Adibidez: iman baten ipar poloa espira baterantz hurbiltzean, espiran zeharreko fluxu magnetikoa handitu egiten da. Lenz-en legearen arabera, korronte induzituaren noranzkoa fluxu magnetiko horren aldakuntzari aurka egiteko sortzen da. Imana urruntzean, korrontearen noranzkoa alderantzikatu egiten da, aurkako eremu magnetiko bat sortuz.
Faraday-ren legea
Indukzio elektromagnetikoa fenomeno hau lege baten bidez formula daiteke: zirkuitu bateko indar elektroeragile induzitua (ε), zirkuitu horretan sortzen den fluxu magnetikoaren aldaketaren abiaduraren berdina da, zeinuz aldatuta.
- Zeinu negatiboak adierazten du indar elektroeragile induzitua fluxu magnetikoaren aldakuntzaren aurkakoa dela (Lenz-en legea).
- Fluxua denboraren funtzioa denean, aldiuneko indar elektroeragilea fluxuaren denborarekiko deribatua eginez kalkulatzen da.
Eroaleen arteko indarrak
1. korronteak eremu magnetiko bat sortzen du bigarrena dagoen tokian, eta 2. eroalearen gainean indarra eragiten du. Indarra bigarren eroalearekiko perpendikularra denez, indarraren modulua kalkula daiteke.
Modu berean, 2. korronteak eremu magnetiko bat sortzen du lehenengoa dagoen lekuan eta, ondorioz, 1. eroalearen gainean indar batek eragiten du. Indar horiek berdinak dira, baina noranzkoa aurkakoa dute, akzio-erreakzio printzipioaren ondorioz.
Anperearen definizioa
Anperea SI sisteman korronte-intentsitatearen unitatea da. Anperea definitzeko korronteen arteko indarra erabiltzen da.
Definizioa: "Hutsean eta metro bateko distantziara dauden, eta luzera metro bakoitzeko 2x10⁻⁷ N-eko indarrez elkar erakartzen edo alderatzen duten bi eroale zuzen, paralelo eta mugagabeetatik zirkulatzen ari den korrontearen intentsitatea da."