Industria eta Energiaren Oinarrizko Kontzeptuak
Clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,9 KB
Energia eta Baliabideak
- Meatzaritza: Meategietatik mineralak ateratzeko beharrezkoak diren jarduera multzoa.
- Meatokia: Mineral kantitate handiak dauden lekua.
- Berriztagarriak: Agortzen ez diren energiak edo modu naturalean berreskura daitezkeenak.
- Berriztaezinak: Naturan kantitate mugatuan dauden energiak.
- Energia primarioak: Zuzenean naturatik lortzen ditugun energiak (ikatza, eguzki-energia).
- Energia sekundarioak: Energia primarioen bidez sortzen direnak.
- LPEE (Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea): Petrolioaren prezioa egonkortzen duen erakundea.
Industria eta Ekoizpen Ereduak
- Industria: Natura-baliabide bat (lehengaia) produktu landu bihurtzea xede duten jarduera guztiak.
- Fordismoaren eredua: XX. mendearen hasieran agertu zen ekoizpen-modu berria.
- Nanoteknologia: Oso gailu elektriko txikien fabrikazioa.
Globalizazioa eta Enpresen Estrategiak
Ekonomiaren globalizazioa testuinguruan garatzen da gaur egungo industria-jarduera. Globalizazioak enpresa eta lurraldeen lehiakortasuna sustatu du, eta beharrezkoa izan da zenbait estrategia garatzea kostuak murrizteko eta munduko merkatuan modu dinamikoan jarraitzeko.
Estrategia horietako bat ekoizpenaren deszentralizazioa da; ekoizpenaren faseetako bat edo enpresako jardueraren bat beste norbaiten esku uztean datza.
Zerbitzu Periferikoak eta Multinazionalak
Produktuen kalitatea hobetzeko eta lehiakorragoak izateko, industriek zerbitzu periferikoak garatzen dituzte. Zerbitzu horiek ez daude zuzenean lotuta ekoizpen-prozesuarekin, baina oinarrizkotzat hartzen dira enpresen ondo funtzionamendurako (adibidez: marketina).
Multinazionala: Filialak edo establezimenduak herrialde askotan dituen enpresa handia da.
Industria Sailkapena
Berrikuntza eta garapen teknologikoaren arabera:
- Industria helduak: Ehungintza, ontzigintza, siderurgikoa.
- Puntako teknologiaren industriak: Bioteknologia, telekomunikazioak, mikroelektronika, robotika.
Ekoizpen motaren eta helburuaren arabera:
- Oinarrizko industriak: Lehengaiak naturatik hartu eta produktu erdi-landuak ekoizten dituzte (siderurgia, metalurgia, zementu-industria, kimika).
- Ekipo-ondasunen industriak: Oinarrizko industriek ekoizten dituzten produktuak erabiltzen dituzte (makinak, motorrak, garraiorako ekipoak).
- Kontsumo-ondasunen industriak: Zuzenean saltokietan eros daitezkeen kontsumo-produktuak (elikagaigintza, ehungintza, automobilgintza, altzarigintza, kimika arina, kontsumo elektrikoa).