Industria iraultza bizkaian

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,37 KB

ONDORIOAK:

Bizkaiko eta Gipuzkoako industria-ereduen arteko berdintasun/desberdintasun nabarmenenak honako hauek dira: industrializazioa Bizkaira XIX. Mende erdialdean hasi zen. Gipuzkoara, berriz, XIX. Mendearen bigarren erdialdea arte ez zen hasi. Bizkaian, Europako potentziek jo-puntuan zuten burdin asko zegoen. Ondorioz, Bizkaian industria altzairugintzan eta ontzigintzan zentratu zen. Bizkaia lehenengo esportatzaile bilakatu zen. Lantegiak oso handiak izan ohi ziren, eta Bilbo inguruan pilatuta zeuden. Espainiako leku askotatik jendeak migratu zuen Bizkaiko industrian lan egiteko. Gipuzkoan gauzak bestelakoak izan ziren. Lantegiak txikiagoak ziren, normalean bertako diruarekin sortutakoak, eta bertako langileak kontratatzen zituzten. Ekoitzitako produktuei zegokienez, Gipuzkoako industria Bizkaikoa baino ugariagoa zen. Esaterako, trengintza, armagintza edo papergintza ere lantzen ziren. Araban eta Nafarroan industrializazioa ez zen XX. Mendera arte hasi.


d) Biztanleria gehien handitu zen eskualdea Bizkaia izan zen. Industriaren garapen azkar eta handiak Espainiako immigranteak bertara mugitu zituen, beraz biztanleria asko handitu zen. Bestetik, Nafarroa Beherean eta Zuberoan biztanleria gutxiago handitu zen, industriarik apenas zegoelako.

Entradas relacionadas: