Industria Iraultza: Gakoak, Ondorioak eta Garapena

Clasificado en Inglés

Escrito el en con un tamaño de 2,87 KB

1. Industria Iraultza

Ekoizpen-prozesuetan makinak erabiltzearen ondorioz sortu ziren aldaketa ekonomiko eta sozialak. Britainia Handian hasi zen, XVIII. mendearen bukaeran.

2. Hazkunde demografikoa

Jaiotza-tasa altua zen bitartean, heriotza-tasak behera egin zuen. Arrazoiak: izurriteak desagertzea, elikadura eta higienea hobetzea, eta osasungintzako aurrerapenak.

3. Ekoizpena XVIII. mendera arte

Lantegi txikietan ekoizten zen tresna sinpleekin, artisau bakoitzak produktu osoa fabrikatuz. XVIII. mendearen erdialdetik aurrera, fabrikak sortu ziren eta Watt-en lurrun-makina aplikatu zen. Horren ondorioz, lanaren banaketa etorri zen, produktibitatea handituz eta produktuen prezioa merketuz.

4. Produkzio-sektore nagusiak

Ehungintza eta industria siderurgikoa.

5. Liberalismo ekonomikoa

  • Askatasun ekonomikoa: Enpresak sortzeko edo langileak kontratatzeko askatasuna; estatuak ez du ekonomian esku hartu behar.
  • Merkatuaren legea: "Eskari eta eskaintzarena". Produktu asko badago, prezioa jaitsi egiten da; gutxi badago, igo.
  • Adam Smith: Lan-banaketaren (espezializazioa) alde agertu zen.

6. Nabigazioaren abantailak

Ibaiko garraioa lehorrekoa baino merkeagoa eta seguruagoa zen; horregatik, kanalak egin ziren salgai kantitate handiak garraiatzeko. Lurrun-makinari esker, itsasontziak azkar mugitu ziren ibaietatik.

7. Trenaren abantailak

Stephensonek lurrunezko tren-makina eraiki zuen zamak (ikatza) meatze batzuetatik besteetara garraiatzeko. Liverpool-Manchester tren-linea ireki zen. Garraiobide azkarra, segurua eta merkea lortu zen.

8. Bigarren Industria Iraultzaren energia-iturriak

Elektrizitatea, petrolioa, siderurgia, industria kimikoa eta industria elektrikoa.

9. Kontzeptu nagusiak

  • Sozietate anonimoa: Enpresek kapitala lortzeko partaidetzatan zatitzen zuten enpresa.
  • Akzioa: Partaidetza bakoitza.
  • Burtsa: Akzioak saldu edo erosten ziren merkatu birtuala.
  • Taylorismoa: Ekoizpen-prozesua zeregin txikitan banatzea, iraupena kronometratuz.
  • Kateko lana: Langile bakoitzak produktuaren zati bat egiten zuen.
  • Ludismoa: Lan-baldintza txarren aurrean, lantegietako makinak suntsitzea.
  • Kartismoa: Parlamentuari herri-gutuna idatzi zitzaion lan-eskubideak eta sufragio unibertsala eskatuz.
  • Sindikatuak: Langileen elkarteak, soldata eta lan-baldintza hobeak eskatzeko.

10. Migrazio-boladak

Nekazari asko hirietara joan ziren lan bila, hiritartze-prozesu handia eraginez. Hiriek ezin izan zuten exodoa hartu, eta 60 milioi europar beste kontinente batzuetara joan ziren (Kanada, Brasil, Argentina, AEB...).

Entradas relacionadas: