Industria Iraultza: Lehen eta Bigarren Aroaren Gakoak

Clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,6 KB

Lehen Industria Iraultza

XVIII. mendean, makinek lekua eta inbertsio handia behar zutenez, lan-banaketa ezarri zen. Horri esker, produktibitatea areagotu eta produktuen prezioak jaitsi ziren.

Liberalismo ekonomikoaren ideia nagusiak

Askatasun ekonomikoaren printzipioak ekonomia zuzendu behar zuen:

  • Langileak kontratatzea.
  • Enpresak sortzea.
  • Produktuen prezioak eta baldintzak erabakitzea.

Estatuak ez zuen ekonomian parte hartu behar, eskaintza eta eskariaren legeak erregulatzen baitzuen:

  • Produktu-prezioak.
  • Langileen soldatak.

Lan-banaketaren aldeko apustua egin zen: langile bakoitza ekoizpen-fase batean espezializatu zen, ekoizpena eta produktibitatea nabarmen handituz.

Garraioen Iraultza

Londres eta Edinburgo arteko bidaiaren denbora 10-12 egunetatik 13 ordu eta 45 minutura jaitsi zen trenari esker. Horrek bidaiaren osasunean onurak ekarri zituen, denbora gutxiago irauten zuelako.

Garraioen iraultzaren ondorioak

  • Meatzaritza eta siderurgia: Sektore horiek garatu ziren eta lanbide berriak sortu ziren (tren-gidariak eta suginak).
  • Merkataritza: Bidaia-denbora eta garraio-kostuak murriztu ziren.
  • Ekonomia: Munduko ekonomiaren espezializazioa bultzatu zen.
  • Gizartea: Eguneroko bizitza aldatu zen, dieta hobetuz eta emigrazioa erraztuz.

Bigarren Industria Iraultza

  • Taylorismo: Ekoizpen-prozesua zeregin txikitan banatu eta iraupena kronometatzen zuen sistema.
  • Trusta: Salgai baten ekoizpen-prozesua egiteko borondatez elkartzen diren enpresa multzoa.
  • Holdinga: Enpresa-elkarte bat, non akzio gehien dituen enpresak besteak kontrolatzen dituen.
  • Kartela: Jarduera-adar berean aritzen diren enpresen elkartea.
  • Sozietate anonimoa: Enpresaren kapitala akzioetan zatitzen da; akzioak burtsan negoziatzen dira eta erosten dituena sozietateko bazkide bihurtzen da.

Industria Iraultzaren hedapena

Estatu Batuak industria-potentzia bihurtzeko arrazoiak

  • Nekazaritza emankorra: Lur asko eta langile gutxi.
  • Natura-baliabideak: Burdina eta ikatza ugari, ekoizpen espezializatua bultzatuz.
  • Barne-merkatua: Kostatik kostara zeharkatzen zuen trenbide-sareari esker.
  • Berrikuntza: Berrikuntza teknikoak eta lan-sistema berriak azkar aplikatu ziren.

Entradas relacionadas: