Industrializazioa eta Euskal Nazionalismoaren Sorrera

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,58 KB

Ingurumenean izandako ondorioak

Industrializazioak ingurunean eragin handia izan zuen: errekak kutsatu ziren eta CO₂ kopuru handiak isuri ziren atmosferara. Hori konpontzeko, Ingurumen Zerga sortzea erabaki zuten; helburua kutsatzen zuenak (enpresek) ordaindu behar izatea zen.

Euskal nazionalismoa: Jatorria eta kontzeptuak

Nazionalismoa sentimendu batean oinarritzen da, eta lege, hizkuntza zein kultura berdinak elkartzea du helburu. Nazionalismoaren inguruan mugimendu politikoak sortu ziren. Alderdi politiko hauek nazioaren autodeterminazio eskubidearen alde egiten dute, beraien nahia estatu bat sortzea baita. Bi kontzeptu nagusi bereizten dira:

  • Kontzeptu liberala: Nazio bateko pertsonek estatu bat sortu nahi dutela defendatzen du, guztiek borondate bera partekatzen dutelarik.
  • Kontzeptu kontserbadorea: Nazioa herritarren gainetik dagoen zerbait dela defendatzen du. Nazio bat sortzeko, herritarrek ezaugarri komun batzuk partekatu behar dituzte (kultura, historia, hizkuntza). Ezaugarri horiek partekatzen dituztenek osatuko dute nazioa.

Foruen amaiera eta Kontzertu Ekonomikoak

1876an, Bigarren Gerra Karlista amaitu zen. Horrek Euskal Herriko foruen ia desagerpen osoa ekarri zuen. Ondorioz, Cánovasek zergak ordaintzea eta soldaduska derrigorrezkoa izatea ezarri zuen. Zergen auzia Kontzertu Ekonomikoen bitartez bideratu zen (Euskal Herriari autonomia ematen zion legea). Horien bidez, euskal diputatuek jasotzen zituzten zergak: zati bat gobernu zentralera bidaltzen zuten eta bestea probintzietako gastuetarako erabiltzen zen.

Industrializazioa eta foruzaletasunaren korronteak

Industrializazioak aldaketa ekonomiko sakonak ekarri zituen, baita kanpoko jende asko Euskal Herrira etortzea ere. Testuinguru horretan, foruak berreskuratzeko nahia zabaldu zen herritarren artean. Foruzaleen artean bi talde nagusi bereizten ziren:

  • Intransigenteak: 1839ko legeak kentzearen aldekoak ziren. Lege horiek foruak Konstituzioaren barruko lege bihurtzen zituzten, eta talde honek foruak lege berezi gisa mantendu nahi zituen.
  • Transigenteak: 1876ko legea kendu nahi zuten. Goi-burgesiako foruzale moderatuek osatzen zuten talde hau. Ez zituzten foruak erabat indarrean jarri nahi, egoera berriak onura ekonomikoak ekartzen zizkiolako goi-burgesiari. Beraiek kontrolatzen zituzten zergak eta beraien mesedetan erabiltzen zituzten. Madrilgo alderdi politikoekin elkarlanean aritu ziren.

Entradas relacionadas: