Industrializazioa eta Nekazaritza Espainian eta Euskal Herrian

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,55 KB

Gaia: Industrializazioa

Nekazaritza-jarduerak

Nekazaritza sektore nagusia zen Espainian. Biztanleriaren % 64ak lehen sektorean lan egiten zuen. Arazo nagusia jabetzaren egitura zen: hegoaldean, lurrak aristokrata eta burgesen esku zeuden; iparraldean, berriz, jabetzak txikiagoak ziren, minifundismora iritsi arte. Lur-jabe txikiek emigratu egin zuten.

Zerealen produkzioak behera egin zuen, atzerriko garia merkeagoa zelako eta konpetentzia zegoelako. Hala ere, 80ko hamarkadatik aurrera produkzioa handitu zen. Olioaren esportazioa eta fruta-arbolen zein lur ureztatuen landaketa nabarmen igo ziren.

Industria-garapena eta lurraldeen arteko desoreka

Berrezarkuntzaren garaian, industria hiri inguruetan jartzeko joera areagotu zen, batez ere Katalunian eta Euskal Herrian. Katalunian ehungintzaren garapenak aurrera egin zuen, kotoia eta artilea oinarri hartuta.

Industrializazioa Euskal Herrian

Bizkaiko meatzaritza eta siderurgia
  • Somorrostroko burdinaren erauzketak eta Ingalaterrara zuzendutako esportazioak gora egin zuten 1876tik aurrera, Bizkaia mea honen ekoizle nagusi bilakatuz.
  • Sortutako kapitalak industria-iraultza finkatzea ahalbidetu zuen. Industria siderurgikoa izan zen motorra: Britainia Handira burdina eraman eta hona ikatza ekarri zen.
  • Bessemer eta Siemens prozedurak erabili ziren, atzerriko eta bertako kapitalarekin.
  • 1879-1882 artean estatuko hiru siderurgia garrantzitsuenak eraiki ziren: San Francisco, Vizcaya (Chavarri) eta Altos Hornos de Bilbao (Ibarratarrak).
  • 1894an Liga Vizcaína de Productores fundatu zen barne-merkatua monopolizatzeko. 1902an Altos Hornos de Vizcaya sortu zen.
Ontzigintza

XIX. mendearen bukaeran, esportazioek eta ikatzaren inportazioak Bilboko merkataritza-ontzien hazkundea ekarri zuten. 1898an koloniak galtzean, kapitala herrira bueltatu zen. Bilboko meatzetako eta siderurgiako burges familia askok (Aznar, Gandarias) ontzigintzan inbertitu zuten, lurrinaren bidez mugitutako burdinezko ontziak eginez.

Industria elektrikoa

Bilboko burgesiak sektore elektrikoa bultzatu zuen:

  • Hidroeléctrica Ibérica: Leizarango ur-jauziak ustiatzeko fundatua.
  • Hidroeléctrica Española: Madrilera elektrizitatea eraman zuen, Europako garrantzitsuenetakoa bihurtuz.
  • Banco de Vizcayak konpainia elektrikoetan parte hartu zuen, eta Jose Orbegozok Saltos del Duero enpresa zuzendu zuen.

Entradas relacionadas: