Industriaren bilakaera eta ezaugarriak

Clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,79 KB

Industria: definizioa eta ezaugarriak

Industrian natura-baliabide bat, hots, lehengaia, produktu landu bihurtzea xede duten jarduera guztiak sartzen dira. Bigarren sektoreko ekonomia-jarduera garrantzitsuena da.

  • Eraldatze-prozesuan makinak eta energia erabiltzen dira.
  • Eremu itxietan egiten da (fabriketan).
  • Langile askok egiten dute lan (industria-langileak).
  • Produktuak kantitate handitan ekoizten dira.

Industria garapenarekin oso lotuta dago.

Industriaren sorrera

Lehen industria-iraultza XVIII. mende bukaeran hasi zen Ingalaterran. Ekoizpen-modu hori honetan oinarritzen zen:

  • Berrikuntza teknikoak.
  • Lanaren banaketa.
  • Eskala handiko ekoizpena.

Industrializazioaren eraginez, hiriak asko handitu ziren. Landako herritar asko hirietara joan ziren fabriketan lan egitera; ondorioak sakonak izan zirenez, industria-iraultza esaten diogu prozesu horri.

Industrializazioaren bigarren fasea

Estatu Batuetan, XIX. mende amaieran, industrializazioaren beste fase bat hasi zen. Ekoizpen-modu berri bat ageri zen: Ford-en eredua. Ford automobil-fabrikako muntaia-katean garatu zelako esaten zaio; eredu hori kate-ekoizpenean oinarritzen zen.

Sistema horren bidez ekoizpena asko handitu zen eta murriztu egin ziren ekoiztutako unitate bakoitzeko gastuak. Horri esker, produktuen prezioak behera egin zuen eta horrela hasi zen masa-kontsumoaren aroa. Estatu Batuak eta Japonia izan ziren horren buru.

Industria motak

  • Garapen teknologikoaren arabera: industria helduak eta puntako teknologiako industriak bereizten dira.
  • Produktuen helburuaren arabera: oinarrizko industriak, ekipo-ondasunen industriak eta kontsumo-ondasunen industriak.

Gaur egungo industria-sistema

  • Teknologia eta industria berrien garapena.
  • Kontsumitzaile bakoitzaren gustuak asetzea.
  • Ekoizpen-sistema malgua, automatizatua eta oso espezializatua.
  • Suspertzen ari diren herrialdeak industria-garapenean sartu dira.

Ikerketaren garrantzia

Gaur egun, industria-enpresek beren kapitalaren ehuneko handi bat gordetzen dute ikerketa eta berrikuntza teknologikorako (IGB). Bi berrikuntzak goitik behera aldatu dute XXI. mendeko industria:

  • Material berriak bilatzea.
  • Nanoteknologia garatzea.

Ekoizpenaren deszentralizazioa

Ekoizpenaren faseetako bat edo enpresako jardueraren bat beste norbaiten esku uztean datza. Hiru modutan egin daiteke:

  • Enpresak zenbait lurraldetan koka ditzake industria-ekoizpenaren faseak.
  • Beste enpresa batzuk azpikontrata ditzake.
  • Lankidetza-hitzarmenak egin ditzake beste enpresekin.

Entradas relacionadas: