Industriaurreko Urbanizazioa

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,87 KB

Industriaurreko Urbanizazioa:

1. INDUSTRIAURREKO URBANIZAIOA: Hirien hasieratik XIX.mendeko industrializazioaren hasiera arteko garaia hartzen du. a)Urbanizaio-tasa edo hiriko biztanleen ehunekoa txikia zen (%10) eta egonkorra. Hirien bataz besteko tamaina 5000-10.000 biztanle ingurukoa zen. b) Urbanizazioari laguntzen zioten faktoreak onako hauek ziren: estrategiko-militarrak (hiriak lurraldea kontrolatzen zuen); politiko-administratiboak(botere politikoaren egoitza zen hiria); ekonomikoak (baliabideak kontrolatzen zituen eta merkataritza eta artisautza-jarduerak garatzen zituen); erlijiozoak (erlijio boterearen egoitza) eta kulturalak. c) Espazioari dagokionez, eremua murriztua zen. d) Etapak: Antzinaroan, Espainiako lehen hiriak agertu ziren, k.a. VIII.mendeko feniziarren eta greziarren kolonizazioarekin lotuta. Merkataritza-postuak sortu zituzten kostan eta eta postu batzuetan hiriak sortu ziren. Erromanizazioarekin- k.a.III.mendean- hiri asko sortu ziren, Bartzelona, Tarragona, Sevill, Valentzia eta Zaragoza. Hiri horien funtzioak politiko-militarrak, administratiboak eta ekonomikoak ziren. Gainera, erromatarrek komunikabideen bitartez lortutako hiri-sare bat sortu zuten, lurraldeko kontrola errazteko. Gainbeherak eta germaniarren inbasioek desurbanisatze-fase bat ekarri zuten, III.mendetik aurrera. Batzuk desagertu egin ziren.

· Erdi aroan, fase berri batzuk agertu ziren. · Espazio musulmana, penintsulako hegotik iparreko mediterraneoraino heldu zen. Hiri berriak sortu zituzten, Madrid, Murtzia eta Almeria. Baina gehienetan aurreko kokalekuak suspertu zituzten (Zaragoza, Kordoba, Malaga, Toledo, Garanada). Errekonkistak, hiri musulmanak kristauen mende egotera igaro ziren, eta biztanleak kanporatu zituzten: mairu-herriak. · Espazio kristaua hasieran mendu-eremuetara mugatzen zen. X.mendean hedatu egin zen errekonkistaren eta lurralde-birpopulatzeare bitartez. Hiri berriak edo musulmanei errekonkistatuak XII. Eta XIII.mendeetan, urbanizazioal loraldia izan zuen merkataritzan: merkataritza-ibilbideen alboetan zeudeneei, portu handietan eta Donejakue Bidearen alboetan zeudeneei. · Aro modernoan, XVI.mendean, hiriak hazi ziren. Biztanleriaren hazkundeak oinarri hauek zituen: Amerikako merkataritzan hazkunde ekonomikoa eta Austriako etxearen botere politico-militarra. Eskualde urbanizatuenak Andaluzia eta Gaztela ziren; hiri nagusiak berriz, Sevilla eta Madril. XVII.mendean, urbanizazioa geratu egin zen krisi ekonomiko eta demografiko handiak zirela eta. XVIII.mendean, borboien dinastía berriarekin, urbanizazio-prosezua berpiztu egin zen biztanleriaren eta ekonomiaren susperraldiari esker. Gehien hazi ziren hiriak itsas merkataritzan espezializaturiko Kantauriko eta Mediterraneoko hiriak izan ziren, baita hiriburua ere (Madril)

Entradas relacionadas: