Inpaktuak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,04 KB

5.Ingurumen inpaktua: Jarduera, proiektu edo lan batek ingurumenean eragiten duen aldaketa multzoa da. Inpaktu desberdinak ezagutu daitezke: harrobien ustiapenaren inpaktuak, harrien ustiapenaren inpaktuak...6.Koke metalurgikoa: Ikatz mineralen pirolisi bidez lortutako produktu solidoa da, eta labe garaietan erabiltzen da erregai gisa altzairua lortzeko.7.Petrolio kokea: Petrolioa findu ondoren zati astunen pirolisiaren bidez lortzen da. Hainbat gauzatarako erabiltzen da: labe elektriko berezien elektrodoak egiteko, anodo berezien ekoizpenerako, grafitoaren ekoizpenerako...8.Albedoa: Gure planetak islatzen duen eguzki-energiaren portzentajea da. Zenbat eta hodei eta hauts gehiago egon atmosferan, eta zenbat eta izotz gehiago egon Lurrean, albedoa handiagoa izango da.9.Aliseo haizea: Haize iraunkorra, bereziki behe-atmosferakoa, antizikloi subtropikal batetik eskualde ekuatorialetara jotzen duena. Ipar hemisferioko haizeak ekuatorera doaz (hego mendebalderantz) eta Hego hemisferiokoak, berriz, ipar-mendebalderantz).10.Antizikloia: Presio handiko gunea duen eta egonkortasun atmosferikoa dakarren egoera. Antizikloietan presio atmosferikoa txikitzen da erdigunetik kanpoaldera.11.Atmosfera: Atmosfera Lurra inguratzen duen gas-geruza bat da, gure planeta sortu zenetik jasaten ari diren desgasifikazioaren ondorioz eratu zen. Troposferak, estratosferak, mesosferak, termosferak edo ionosferak eta exosferak eratzen dute.12.Azaleratze (upwelling): Latitude altuetan, azaleko ur hotza hondoratzean ozeano guztian barrena zabalduko da. Ur hori azaleratzean urteetan pilatutako nutriente ugari ateratzen dira azalera eta horrela produktibitate handiko arrantzaguneak (kalak) sortzen dira.13.Berotegi efektua: Atmosferako zenbait gasek, eguzkitik datorren argiari igarotzen uzten diote, baina ez argi infragorriari, orduan argi infragorri horrek tenperatura igoarazten du.

Entradas relacionadas: