Inperialismoa: Arrazoiak, Gobernu Ereduak eta Ondorioak
Clasificado en Francés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,47 KB
Inperialismoaren arrazoiak
Industria-garapenerako lehengai berriak behar ziren, Europatik oso urrun zeudenak. Europako industria-ekoizpena garatzeko, beharrezkoa zen kontsumitzaile-merkatu berriak zabaltzea. Europako biztanleriaren hazkunde handiak itsasoaz bestaldeko emigraziora bultzatu zituen herritar asko: 33 milioi europar atera ziren hainbat herrialdetara (Kanada, Brasil, Argentina...).
Herrialde industrializatuek elkarren arteko norgehiagoka eta lehia onartu zituzten, interes ekonomikoek bultzatuta. Helburuak mundu mailako prestigio politikoa lortzea eta beharrizan estrategikoak asetzea ziren. Faktore ideologiko eta kulturalak ere izan ziren; Europako potentziek munduko beste herrialde batzuen kontrola hartu zuten beren gain.
Gobernu kolonial motak
- Koloniak: Metropoliek hartutako herrialdeak kontrolpean zituzten. Kontrola erabatekoa izan zen: ekonomia, politika eta kultura. Afrikako eremu askotan ezarri zuten eredu hori; adibidez, Belgikak.
- Protektoratuak: Lurralde horietan metropoliak ez zuen tokiko politikan esku hartu, ekonomia ustiatzera mugatu zen. Eredu hau Asian eman zen. Afrikan, Frantziak eta Espainiak protektoratu bana ezarri zuten Marokon.
- Agindupeko lurrak (Dominioak): Britainiar Inperioaren lurraldeak ziren, ia osorik jatorri europarreko biztanleek okupatuak. Lurralde-autonomia zabala eta erakunde propioak zituzten. Eredu hau Australian eta Zeelanda Berrian ezarri zuten.
Inperialismoaren ondorioak
Potentzia okupatzaileek beren interesen arabera banatu zituzten lurraldeak, batez ere Afrikan. Tribuak eta etniak modu artifizialean zatitzen edota elkartzen zituzten mugak ezarri ziren, eta horrek hainbat gatazka eragin zituen.
Kolonialismoak ondasunen nazioarteko ekoizpena zatitzea ekarri zuen. Koloniak lehengai merkeak ekoizten espezializatu ziren, eta metropoliak balio erantsi handiagoko produktuak fabrikatzen eta merkaturatzen.
Kolonizazioak modu larrian aldatu zuen herri indigenen gizarte-egitura. Kolonizatzaileek arrazakerian oinarritutako ordena ezartzean, tributan banatutako gizarte tradizionala desegin zen.
Europarren eragina onuragarria izan zen zenbait esparrutan. Metropolietan lortutako osasun- eta medikuntza-hobekuntzak nahiz zuzenbide- eta administrazio-aurrerapenak zabaldu ziren; hala ere, onurak ez ziren biztanle guztiengana iritsi.