Inperialismoaren Hedapena Afrikan: Arrazoiak eta Antolaketa
Clasificado en Francés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,83 KB
Inperialismoaren Hedapena
Lehia politikoaren eta ekonomikoaren eraginez, kolonialismoa berritu egin zen Afrikako kontinentean. Inperialismo hitza 1890 inguruan sortu zen, potentzia ekonomiko nagusiek inperio kolonialak hedatzeko lehia hasi zutenean. Fenomeno hau Afrikan, Asian, Ekialde Hurbilean eta Pazifikoko uharteetan eman zen.
A) Inperialismoaren Arrazoiak
- Arrazoi ekonomikoak: Kontsumo-merkatu berriak bilatzea eragin zuen. Kapitalak inbertitzeko lekuak eta lehengaiak merke lortzeko aukerak ere bilatu ziren.
- Arrazoi politikoak: Potentzia nagusien arteko aurkaritzaren ondorioz sortu zen. Nazionalismoak agintearekin eta ospearekin loturiko politika bultzatu zuen.
- Arrazoi ideologikoak: Nazioaren balioak goresten zituzten jarrera oldarkor eta arrazistak sortu zituen.
- Arrazoi estrategikoak: Interes handia zuten puntu batzuetan.
- Prestigio eta botere maila: Nazioarteko posizioa sendotzeko helburua.
- Arrazoi erlijiosoa: Kristautasuna hedatzeko nahia. Ebanjelizatze lan handia eta humanitarioa egin zen.
- Arrazoi zientifikoa: Lurreko eskualdeak esploratzeko eta esploratu gabeko eremuak aurkitzeko grina. Geografia elkarteek informazioa eskura zutelako lagundu zuten.
B) Kolonien Antolaketa
Koloniak antolatzeko modu ezberdinak zeuden:
- Konpainiaren agindupeko lurraldea: Konpainia batek koloniaren baliabide ekonomikoak ustiatzeko eskubidea zuen.
- Inperio barruko lurraldea: Biztanleria indigena potentzia kolonialaren mende zegoen. Metropoliaren ordezkaria gobernadorea zen.
- Dominioak: Britainiar inperioak ezarritako autogobernu sistema eredua.
- Protektoratua: Estatu subirano bat zen, baina metropoliak botere militarra eta kanpo-politika zuzentzen zituen.
- Kontzesioak: Lurraldeak potentzia kolonialaren esku geratzen ziren, eta honek ekonomiaren kontrola hartzen zuen.
C) Afrika Banaketa
1880ra arte, Afrika kontinente ia ezezaguna zen, kostaldeko lekuak baino ez baitziren okupatzen. 1914rako, Afrikako lurraldea guztiz banatuta zegoen; bi estatu independente baino ez ziren geratu: Liberia eta Abisinia (Etiopia).
Frantziak Afrikaren okupazioa 1830ean hasi zuen, Aljeriatik Tunisiara hedatuz. Frantsesek Afrikan lortu nahi zituzten eremuak hauek ziren: Maroko, Afrika Sahararra eta Ekuatoriarra, Madagaskar eta Gineako goikoko itsasertzeko leku batzuk.
Belgikako Leopoldo II.a Kongoko ibaia eta harana arakatzen hasi zen, Kongoko Estatua sortuz.
Britainiarren lurrak ekialdean hedatzen ziren.
Portugalek, Alemaniak, Espainiak eta Italiak ere lurraldeak zituzten Afrikan.