Ipuinak pdf

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,43 KB

Zer dira ahozko ipuinak?
Ahozko ipuinak egile ezagunik ez daukaten antzinako kontakizunak dira.Gizartearen oihuturak jasotzen dituzte, eta gozamena eta heziketa dituzte helburu.
Nondik jaso ditugu ahozko ipuinak?
Bi bidetatik iritsi zaizkigu,belaunaldiz belaunaldiko trasmisioaren bidez, eta biltzaileei esker.Adib:Grimm anaiak,Hans Christian Andersen...
Ahozko ipuinaren jatorria
Jatorria oso zaharra da, ezagutzen diren ipuinik zaharrenak K.A. 2000 urtearen ingurukoak dira:Egiptokoak hain zuzen.Adib: Mila eta bat gau.Kontalari bakoitzak ipuina bere erara kontatzen du, horregatik ipuinek etengabe jasan izan dituzte aldaketak.Horrek erakusten du ipuin asko enbor beretik datozela.
Kontatzeko modua
Kontalariak gorputz osoarekin laguntzen dio kontakizunari.Doinu berezia ematen die eta pertsonaia bakoitzari ahots jakin bat ematen die.
Ipuinen ezaugarriak
Esaldi laburrak eta argiak erabiltzen dira.Deskribapen gutxi dago eta ekintza asko.Iraganeko toki eta denboran gertatzen dira.Protagonista gaztea da, proba batzuk igaro beharko ditu.Formulak erabiltzen dira hasteko eta amaitzeko.
Ipuinaren egitura
Hasiera,korapiloa eta amaiera.

Entradas relacionadas: