Ipuinaren Garrantzia eta Osagaiak Hezkuntzan

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,81 KB

Ipuinaren definizioa eta ezaugarriak

Ipuina fikziozko narrazioa da. Autore batek sortzen du eta, normalean, ordubete baino gutxiago behar da irakurtzeko. Autoreak tonu-batasun handia ematen dio: pertsonaia gutxi ikusten ditugu egoera bakar batean, eta korapiloa askatzeko irrikan egoten gara; haren osagaiek efektu bakarra sortzen dute.

Hezkuntzan duen garrantzia

Hezkuntzak haurraren garapenerako ahalmen psikikoak sendotu eta indartzen ditu, baita errealitatearen eta ametsen arteko oreka lortzen lagundu ere. Izan ere:

  • Fantasia eragin eta aberasten du.
  • Esperientziaren mundua zabaltzen du.
  • Haurraren pertsonalitatea modu integralean heltzeko prozesua bultzatzen du.
  • Haurra eta errealitatea kontaktuan jartzen ditu.
  • Kode moral bat irakasten dio.
  • Helduaren eta haurraren artean afektibitatea bultzatzen du.
  • Antsietatea eta agresibitatea gorputzetik botatzen, eta beldurrak zein tentsioak ezabatzen laguntzen du.
  • Teknika terapeutiko gisa erabil daiteke.

Osagai hezigarriak

Ipuinak hainbat osagai hezigarri ditu, haurraren garapenaren arlo desberdinak lantzen dituztenak:

  • Osagai linguistikoak: Hitza ezagutzen hasiko da haurra: esaldi eta hitzen entonazioa, esanahia, egitura sintaktikoak... entzun eta errepikatuko ditu.
  • Osagai sinbolikoak: Konturatu gabe pertsonaia batzuekin identifikatzen da, eta pertsonaia horietan islatzen ditu bere nahiak. Fantasia edo irudimena pizten eta garatzen da.
  • Inguruneko osagaiak: Toki ezagun zein ez-ezagunak erakusten ditu ipuinak: landa-eremuak, gorteak, hiriak, oihanak... azter daitezke.
  • Osagai adierazkorrak: Haurraren interpretazioaren eta pertsonaien sentimenduen arabera, jokaera iradokitzaileak interpretatu ahal izateko. Irudiak haurra kolorera, bolumenera eta espaziora hurbiltzen duten interpretazio plastikotzat jo daitezke. Beraz, munduaren ikuspegia aberastuko zaio.
  • Osagai psikologikoak: Pertsonaiekin identifikatzen denez, gizakiaren izaera ezagutuko du haurrak, eta zenbait gatazkari aurre nola egin dakiokeen eta gatazka horiek nola konpon daitezkeen ikasiko du. Bistakoa eta hurbilekoa egingo zaio ongiaren eta gaizkiaren arteko desberdintasuna.
  • Jokabideko eta gizarteko osagaiak: Gizarteko ohiturak (janariak, jaiak...) eta inguruko jarrerak (garbitasuna, aginduak betetzea...) lantzen dira.

Osagai fantastikoak

Dena da posible: ipuina fantasiaren mundua da, eta zaharrenek ere gaurkotasuna dute. Definizio guztiek diote izaera magikoa duela. Osagai fantastiko nagusiak honako hauek dira: denboraz kanpokotasuna, animismoa, itxuraldaketa eta izaki ikusezinak edo fantastikoak oro har.

Entradas relacionadas: