Iraitz-aparatua: Funtzionamendua, Anatomia eta Osasuna

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,74 KB

1. Sarrera

Gure gorputzeko zelulek hainbat hondakin-substantzia sortzen dituzte zelula-metabolismoan. Substantzia horiek odolera igarotzen dira eta gorputzetik kanporatu behar dira:

  • Arnas aparatua: Karbono dioxidoa kanporatzen du.
  • Izerdi-guruinak: Ura, gatz mineralak (adibidez, ClNa) eta urea kanporatzen dituzte.
  • Giltzurrunak: Gernua eratzen dute.
  • Gibela: Farmakoak eta behazun-pigmentuak iraizten ditu.

2. Gernu-aparatuaren anatomia

Gernu-aparatua odoleko hondakinak jasotzeaz eta kanporatzeaz arduratzen da. Bi atal nagusi ditu: giltzurrunak eta gernu-bideak.

2.1. Giltzurrunak

Giltzurrunak bizkarrezurraren bi aldeetan kokatutako bi organo dira, babarrun-itxurakoak. Bakoitzak 10-12 cm-ko luzera eta 120-180 gramoko pisua du. Eskuinekoa apur bat txikiagoa da, gibelari lekua uzteko.

Egitura

Hiru atal nagusi ditu: kortexa (kanpokoa), muina (erdikoa) eta giltzurrun-pelbisa (barrukoa). Muinean Malpighi-ren piramideak daude.

2.2. Nefrona

Nefronak giltzurrunaren egitura- eta funtzio-unitateak dira. Bowman-en kapsulak eta Malpighi-ren glomeruluak osatzen duten multzoari Malpighi-ren korpuskulu deritzo.

Hodi-sistemak hiru zati ditu: hurbileko hodixka bihurgunetsua, Henle-ren lakioa (U formakoa) eta urruneko hodixka bihurgunetsua. Azkenik, hodi biltzaileetan amaitzen da.

Odol-zirkulazioa giltzurrunean

Odola giltzurrun-arteriatik sartzen da, arteriola aferenteetara iritsiz. Glomeruluan iragazketa gertatu ondoren, arteriola eferentetik irteten da eta kapilar-sare batek tubuluak inguratzen ditu, azkenik giltzurrun-zainetik ateratzeko.

2.3. Gernu-bideak

  • Ureterrak: Giltzurrunetatik gernu-maskuriara doazen bi hodi muskular dira.
  • Gernu-maskuria: Gernua metatzen duen egitura elastikoa da (2 litro inguru gorde ditzake).
  • Uretra: Gernua kanpora eramaten duen hodia da. Emakumeetan laburragoa da, eta gizonetan luzeagoa.

3. Gernu-aparatuaren fisiologia

Giltzurrunek odola iragazi eta gernua sortzen dute etengabe. Egunean 180 litro likido iragazten dira, baina 1,5 litro gernu soilik kanporatzen dira.

Funtzio nagusiak

  • Metabolismo-hondakinak kanporatzea.
  • Elektrolitoen kontzentrazioa erregulatzea.
  • Presio arteriala kontrolatzea.
  • Azido-base oreka mantentzea.

3.1. Gernuaren eraketa

  1. Iragazketa: Glomeruluan gertatzen da; substantzia txikiak Bowman-en kapsulara pasatzen dira.
  2. Birxurgapena: Substantzia baliagarriak (ura, glukosa, aminoazidoak) odolera itzultzen dira.
  3. Jariaketa: Substantzia toxikoak odolatik tubuluetara pasatzen dira zuzenean.

4. Izerdi-guruinak

Izerdi-guruinek ura eta gatz mineralak kanporatzen dituzte. Funtzio nagusia gorputzaren tenperatura erregulatzea da, lurrinketaren bidez hoztea lortzen delako.

5. Gaixotasunak

  • Zistitisa: Gernu-maskuriaren infekzioa.
  • Pielonefritisa: Giltzurrun-azalaren inflamazioa.
  • Giltzurrun-kalkuluak: Gatz mineralez osatutako harriak.
  • Giltzurruneko gutxiegitasuna: Giltzurrunen funtzioaren galera.

6. Ohitura osasungarriak

  • Ur asko edatea.
  • Elikadura orekatua izatea.
  • Gatza neurrian hartzea.
  • Sendagaiak arduraz erabiltzea.
  • Higiene pertsonala zaintzea.

Entradas relacionadas: