Irakurketa-estrategiak eta konpetentzia garatzeko gakoak

Clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,42 KB

Irakurketa motak eta modalitateak

Irakurketa motak

  • Piktografikoa: irudiak, ikurrak edo piktogramak interpretatzea.
  • Boz gora: testua ahotsarekin irakurtzea; ahoskera eta ulermena lantzen dira.
  • Isila: soinurik gabe irakurtzea; kontzentrazioa eta ulermena hobetzen ditu.
  • Inferentziala: lerro artean irakurtzea, ondorioak ateratzea eta esanahi sakonak interpretatzea.
  • Aisialdirako: plazeragatik irakurtzea, entretenitzeko eta gozatzeko.
  • Kritikoa: testua ulertu ez ezik, aztertu, baloratu eta epaitzea.

Irakurketa modalitateak

  • Fonetikoa: hitzak nola ahoskatzen diren lantzen da. Helburua ez da ulermena, baizik eta ahoskera eta fonemak zuzentzea.
  • Ereduzkoa: irakasleak ozen irakurtzen du, ikasleek erritmoa, intonazioa eta irakurtzeko modua ikas dezaten.
  • Gidatua: irakasleak galderak egiten ditu irakurketan zehar, ikasleek testua hobeto ulertu eta interpretatzeko.
  • Iruzkindua: testua irakurri ondoren, haren inguruko iruzkinak eta hausnarketak egiten dira, taldean edo banaka.
  • Independentea: ikasleak bakarrik irakurtzen du, autonomia eta irakurtzeko ohitura garatzeko.
  • Bikoteka: ikasle batek besteari laguntzen dio irakurketan (tutore eta tutoretzapekoaren artean).
  • Kooperatiboa: taldean egiten den irakurketa da; ikasle guztiek parte hartzen dute.
  • Partekatua: irakasleak ozen irakurtzen du eta ikasleek testua jarraitzen dute.
  • Gertakarien araberakoa: testua zatika banatzen da, eta talde bakoitzak zati bat irakurri eta lantzen du.

Irakurketa-konpetentziaren garrantzia

Irakurtzeko konpetentzia lehen irakurmen onarekin lotzen zen, baina gaur egun kontzeptu zabalagoa da. Ez da nahikoa testu bat irakurtzea; testu idatziak ulertu, erabili, aztertu eta haiei buruz hausnartzeko gaitasuna ere behar da. Horregatik, ikastetxeen helburua ez da soilik ikasle irakurleak sortzea, baizik eta irakurketa-konpetentzia garatzea.

Ikastetxeko Irakurketa Estrategia

Estrategia bideratzeko, irakurketa eta irakurzaletasuna modu sistemikoan txertatu behar dira ikastetxeko eguneroko jardunean. Estrategiaren ezaugarri nagusiak dira ikasleen intereseko testuak erabiltzea, irakurketaren ondoren nahitaezko lanik ez eskatzea eta irakurketaren inguruko esperientziak eta iritziak partekatzea. Gainera, estrategia hau arrakastatsua izan dadin, irakasle guztien inplikazioa behar da, baita familien eta inguruko erakundeen lankidetza ere.

Irakurketa-estrategiaren 6 helburuak

  1. Irakurtzeko konpetentziaren garapena sustatzea.
  2. Ikasle bakoitzaren gustuko elementuekin interesa piztu, areagotu eta sendotzea.
  3. Curriculumaren arlo guztietatik estrategiak eman eta indartzea, ikasleek irakurketarako eta komunikaziorako trebetasunak gara ditzaten.
  4. Ikasleek teknika eta estrategia desberdinak ikastea, tipologia askotariko testuak irakurtzeko, interpretatzeko eta informazioa bereizteko.
  5. Ikastetxeko liburutegiak benetako baliabide-zentro bihurtzea, euskarri desberdinetan, ikaskuntzarako eta irakurketaz gozatzeko.
  6. Hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa lortzea irakurketa-ohitura eta zaletasuna sustatzeko.

Entradas relacionadas: