Iraupen laburreko oroimena

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,63 KB

4.IRAUPEN HANDIKO OROIMENA

Informazioak gehiago iraun behar badu, hirugarren biltegira pasa behar du, Iraupen Handiko

Oroimenera (IHO).

ILO gauzen ezaugarri fisikoetan oinarritzen den bitartean, IHO, batez ere gauzen esanahietan oinarrituko da. Pelikula bat gogoratzen dugunean, ez gara hasten aktoreen ahotsak edo jantziak oroitzen; pelikularen argudio edo esanahi orokorra izaten dugu gogoan.
IHO biltegia mugagabea da edukiari eta iraupenari dagokionez, bertan informazioa egoera pasiboan gelditzen baita gordeta, ILOk berreskuratzen duen arte. Hori bai, berreskuratze hori ez da guztiz ziurra. Hori bermatzeko, informazioaren antolaketa ona ezinbestekoa da.
Iraupenari erreparatuta, berriz, hor gordetakoa luzaroan irauteko prestatuta dago, eta ia-ia betiko gordeta gelditu daitekeela esan dezakegu.

DIALOGO TESTUA:

Oroimen inplizitua eta esplizitua ditugu. Oroimen inplizitua era inkontziente batean sortzen da, aldiz, esplizitua era kontziente batean.



Entradas relacionadas: