Iritzi idazlana

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,19 KB

“Dopin” hitza Aipatzen dugunean, burura etortzen zaizkigun  Izenak oso ezagunak omen dira: Pantani eta Amstrong txirrindularitzan, Virgini Berasategi triathlonean eta Marte Dominguez atletismoan, esate Baterako. Dirudienez, azken urteotan, dopin-kasuak ugaritu egin dira eta kirol Izar anitz daude sumopean; batzuk zigortu dituzte gogor eta lortutako tituloak Eta doluminak kendu dizkiete.

Zer esanik ez, Eskuartean daukagun gaia aztertzean, galdera asko sortzen zaizkigula; zergatik Kirolariek hartzen dute dipnerako substantziak? Zer motako insteresak daude Kirol-industrian dopina babesteko? Merezi al du dopinaren bidea hartzeak Emaitzak lortzeko? Personalki uste dut baietz,, merezi duela, baina bakarrik Eliteko kiroletan, hau da, kirola ogibide bihurtzen denean.

Iritziak iritzi, Dopinak muga fisikoak gainditzen laguntzen du. Substantziak hartzeak, ordea, Osasun-ondorio larriak ekarri ahal ditu: fisikoak eta psikologikoak. Eta ez Hori bakarrik. Nohizbehinka entzuten dugu hedabideetan aspaldiko kirolari bat Edo beste hil dela gazte, gaizotasun batez ondorioz. Askotan ez da dopinen Eragina aipatzen, baina isilpean denok gauza bera pensatzen dugu; dopina Dagoela gaixotasunaren atzean, zalantzarik gabe.

Lehen aipatu Dudan bezala, eliteko kirolean libre utziko nuke substantziaren edo laguntzaren Hartzea. Estatu Batuetan egiten den bezala (aipatuko nuke NBA-ren kasua baina Ez da hori bakarrik) kirolariek bideratzen dituzte haien garapen profesionalak Dopin-kontrolak jaso barik. Herrek esan nahi du bakoitzak erabakitzen duela, Eta hori nire gustukoa da. Hori bai, kirolariak jakin behar du zertan datza Prozesua. Ezinbesteko baldintza da.

Behin baino Gehiagotan entzun dut dopinaren kontrolak gero eta zorrotzagoak direla. Baliteke horrela dela orokorrean, baino dirua dagoen lekuetan, kontrolak ez Dira hain zorrotzak edo behintzak ez dira egiten. Pentsa dezagun “formula Bateko” lasterketan, futbolean, tenisean eta abar. Zenbat izen ezagutu ditugu Dopinarekin lotuta kirol hauetan? Oso gutxi. Zergatik? Ez nago ziur baina esan Genezake sentsu honetan ez dela jokatzen hain zorrotz futbolean eta Txirrindularitzan, adibidez.

Amaitzeko eta Aurreko ideak laburbilduz, zera esan daiteke: kirola lana edo ogibide bihurtzen Denean ez dauka zer ikusirik asteburuetan gehienok aritzen garen kirolekin. Emaitzak lortu behar dira eta horretarako kirolariak asko ian behar da (dira) Kanpoko laguntza lortzeko. Kirol profesionala ez da batere ona osasunerako Baina bai poltsikorako. Beraz, ez da kirila, espektakulo baizik. Eta Espektakuloaren industrian, esan doa, espektakuloak jarraitu behar du.

Entradas relacionadas: