Iruñeko bahiketa kasuaren ikerketa

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,38 KB

Sutea eta bahiketa

Liburua Iruñeko etxebizitza batean gertatutako sute batekin hasten da. Etxe horretan Harkaitz, bere ama eta bere mutilaguna bizi dira. Norbait sute hartaz baliatu zen Harkaitz gaixoa bahitzeko. Momentu hartan, mutikoa bakarrik zegoen etxean, ama lanean eta mutilaguna ogia erostera joan zelako.

Leire Asiain inspektorearen ikerketa

Kasua Leire Asiain inspektoreak eramango du. Hasieran, badeerren susmoak ditu eta kartzela-zigorra jartzen dio, bahiketaren susmagarria baita.

Ondoren, Alvaroren susmoak ere izan zituen Leirek. Beraz, bera ikertu eta mendi batera iritsi ziren. Bertan, Harkaitz eta Alvaro hilik aurkitu zituzten. Alvarok bere buruaz beste egin zuen, Harkaitz eraildu eta gero.

Mafia eta bahiketa sareak

Ondoren, Nagoreri zinta bat eta argazki batzuk iristen zaizkio, baina berak ez ditu ikusi nahi, Arturok bidali dizkiolako. Asiainek ikusten ditu eta Edurne bahitu zuten susmoak ditu. Beraz, ikertzen hasiko da. Ikertuz konturatuko da urte haietan ekialdeko mafia bat egon zela jendea bahitzen. Orduan, kasu hau ikertu zuen Polizia Nazionaleko detektibearekin hitz egiten dute eta hark Castellsen berri ematen die; detektibe pribatua da eta berak ere kasua ikertu zuela, alegia.

Bahiketaren arrastoak

Gero, bideoari esker bahiketa izan zen gandara aurkitzen dute. Bideoan, Edurneren eskuan herriaren izena azaltzen delako.

Bitartean, Alvaroren etxearen miaketa egin zen eta garajean ate blindatu bat aurkitzen dute. Hurrengo egunean, bi arabiarrek kamioi bat etxearen aurka bete-betean jo zuten, barruan neska bat zegoelarik. Neska hura Karen zen, Edurneren ahizpa (baina ez da jakingo azken unerarte). Ildo beretik, emakume hau hilda zegoen bi marokoarrek aurkitu zutenean, horretaz Castells arduratu baitzen erreskatearen diruaren bila joan zenean.

Amaiera eta ondorioak

Ondoren, Leirek biei galdeketa bat egiten die eta hauek, azkenean, Castells inspektorea salatzen dute.

Asiainek bahiketa gezurra deneko susmoak ditu. Batetik, bahitzaileak ez zietelako utziko eskuan zerbait idazten eta, bestetik, normalena izango litzatekeelako aurpegia estalita izatea.

Kamioian zegoen emakumea identifikatu eta Edurne dela konturatzen dira. Karenek baieztatzen du bere ahizpa dela. Orduan, bien arteko ADN frogak egiten dituzte.

Entradas relacionadas: