Isabel II.aren Erregealdia: Moderatuak, Progresistak eta Iraultza

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,59 KB

1845eko Konstituzio Moderatua

Konstituzio honek botereen banaketa egiten zuen: botere legegilea Gorteen esku uzten zuen (Senatua eta Diputatuen Kongresua). Diputatuak sufragio zentsitarioz aukeratzen ziren, eta senatariak, aldiz, erreginak izendatzen zituen. Gainera, Estatuak kultu eta kleroa mantentzeko konpromisoa hartzen zuen, desamortizazioek eragindako kalteak konpentsatzeko asmoz. Zentsura esplizituki aipatzen ez bazen ere, legeen bidez ezarri zen praktikan.

Konstituzioaren ondorioak

Horrek guztiak hainbat ondorio ekarri zituen. Batetik, liberalismo moderatuaren gobernua sendotu egin zen, eta Elizak Isabel II.a onartu zuen 1851ko Konkordatuaren bidez. Bestetik, eskubideak eta askatasunak murriztu egin ziren, baina, aldi berean, egonkortasun politiko eta soziala lortu zen. Bukatzeko, monarkia osorako kode berberak ezarriko zirela esaten bazen ere, praktikan Euskal Herriko foruek indarrean jarraitu zuten.

Isabel II.aren Erregealdiaren Garaiak (1843-1868)

Espartero jeneralak alde egin zuenean, Gorteek adin-nagusitasuna aitortu zioten Isabel II.ari, 13 urte besterik ez zituela. Bere erregealdian, Alderdi Liberal Moderatua egon zen agintean gehienbat, Biurteko Progresistan (1854-1856) izan ezik.

Hamarkada Moderatua (1844-1854)

Narváez jenerala izan zen moderatuen buru nagusia. Garai honetako ekimen garrantzitsuenak hauek izan ziren:

  • 1845ean Konstituzio moderatua sortzea.
  • Osasun arloan erreforma sakona egitea.
  • Zuzeneko zergak ezartzea hiriko ondasun higiezinei eta nekazaritza-lurren errendimenduari.
  • 1845eko Udalen Legea onartzea.
  • 1851n Vatikanoarekin Konkordatua sinatzea, Elizaren ondasunen desamortizazioa onartuz.
  • Prentsari zentsura zorrotza ezartzea.
  • Guardia Zibila sortzea eta progresisten Milizia Nazionala desegitea.

Moderatuek oposizio zabala izan zuten: karlista tradizionalistak, progresistak, errepublikanoak eta, garai honetan sortutako, Alderdi Demokrata.

Biurteko Progresista (1854-1856)

1854an, Cánovas del Castillok Manzanaresko Agiria idatzi zuen, erreforma erradikalagoak eskatuz. Horrek Biurteko Progresistari hasiera eman zion. Bi urte hauetan, 1856ko Konstituzioa (non nata edo jaio gabea) idatzi zuten, inoiz aldarrikatu ez zena, eta 1855ean Madozen desamortizazio-legea sustatu zuten, Estatuaren eta udalen ondasunei eragiten ziena.

Moderatismoaren Itzulera eta Batasun Liberala (1856-1868)

Biurtekoaren ondoren, 1845eko Konstituzioa indarrean jarri zen berriro. Lehen urteetan (1856-1858), O'Donnell eta Narváez txandakatu ziren gobernuan. Geroago, 1858 eta 1863 artean, O'Donnellen Batasun Liberalak (Unión Liberal), alderdi zentrista berriak, gobernua kontrolatu zuen. 1863tik aurrera, moderatuek agintea berreskuratu zuten, baina ezegonkortasun politikoa areagotu zen.

Seiurteko Demokratikoa eta Erregealdiaren Amaiera (1868tik aurrera)

1868ko Iraultzarekin, "La Gloriosa" deiturikoarekin, liberalismo demokratikoa ezarri zen Espainian, Isabel II.aren erregealdia amaituz. Serrano eta Prim jeneralak izan ziren gobernu iraultzailearen buru. Hainbat neurri hartu ziren:

  • Prentsa-, biltzeko eta elkartzeko askatasuna.
  • Gizonezkoen sufragio unibertsala.
  • Gorte konstituziogileetarako deialdia.
  • Pezeta moneta ofizial gisa ezartzea.

Amadeo Savoiakoa errege izendatu zuten, eta garai honetan Kubako eta Puerto Ricoko arazo kolonialak ere garrantzitsuak izan ziren.

Entradas relacionadas: