Isabel II.aren erregealdia eta Seiurteko Demokratikoa (1843-1874)
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,67 KB
Isabel II.aren erregealdia (1843-1868)
1843ko azaroan, Espartero erbesteratu ostean, Isabel II.ak adin nagusitasuna eskuratu zuen 13 urterekin.
Hamarkada moderatua (1844-1854)
Lehen hamarkadan, Ramón María Narváez izan zen pertsonaia nagusia. Moderatuek kontrola eta ordena lortzeko prentsaren zentsura erabili zuten, eta 1844an Guardia Zibila sortu zuten. 1845eko Konstituzioa eman zen. 1846-1849 bitartean, Kataluniako eta Levanteko gerrillak Bigarren Gerra Karlista gisa kontsideratzen dira. 1851n, Bravo Murilloren gobernuan, Vatikanoarekin konkordatua sinatu zen, Mendizabalen desamortizazioa onartuz, baina hezkuntzaren kontrola berreskuratuz.
Biurteko progresista (1854-1856)
1854ko ekainean, Leopoldo O'Donnellek buruturiko Vicálvaroko altxamenduaren ondoren, erreginak gobernua Esparteroren esku utzi zuen. Progresistek 1856an Non Nata konstituzioa idatzi zuten, baina ez zen martxan jarri. 1855ean, Pascual Madoz ministroak desamortizazio legeak bultzatu zituen jabetza zibiletan eraginez, eta lege horiei esker, trenbidearen eraikuntza sustatu zen.
Moderantismoaren berrezarkuntza (1856-1868)
1856-1858 bitartean, Narváez eta O'Donnell txandakatu ziren. 1863an moderatuek berriro boterea lortu zuten. Hauteskundeetako iruzurraren ondorioz, progresistak eta demokratak joko politikotik kanpo geratu ziren eta bide iraultzaileari ekitea erabaki zuten. Prim progresistaren zuzendaritzapean, Ostendeko Ituna sinatu zuten 1866an, Isabel II.aren erregimena deuseztatzeko.
Seiurteko Demokratikoa (1868-1874)
1868ko iraultzarekin Isabel II.aren erregealdia bukatu zen, liberalismo demokratikoa ezarriz. La Gloriosa iraultza Cadizen hasi zen; Topete almirantea, Prim eta Serrano elkartu zitzaizkion.
Serranoren gobernu probisionala (1868-1870)
Lehenengo gobernuan (Serrano) errepublikarrak kanpoan geratu ziren eta karlistak aurka agertu ziren. Gobernuak 1869ko Konstituzio aurrerakoia aldarrikatu zuen: subiranotasun nazionala, botere-banaketa, gizonezkoen sufragio unibertsala, askatasun erlijiosoa eta erregearen botere legegilea murriztea ezarriz. Joan Primen iritzia gailendu zen eta monarkia konstituzionala jartzea erabaki zuten, Victor Manuel II.aren seme Amadeo Saboiakoa hautatuz.
Amadeo Saboiakoaren erregealdia (1871-1873)
Gobernu iraultzaileak Amadeo errege izendatu zuen, baina hainbat arazo aurkitu zituen:
- Egokitzapen arazoak.
- Prim, bere babesle nagusiaren erailketa.
- Alderdi politikoen ezadostasunak eta barne-zatiketak.
- Kubako gerra luzea eta III. Gerra Karlista.
- Atentatu bat jasan ondoren, Amadeok koroari uko egin zion.
Lehen Errepublika (1873-1874)
Errepublika federala
Amadeok 1873ko otsailaren 11n abdikatu zuen. Egun berean Errepublika aldarrikatu zen, Estanislao Figueras lehendakari izendatuz. Ekainean, Pi i Margall izendatu zuten lehendakari. 1873ko konstituzio federalaren proiektuak deszentralizazio politiko eta administratiboa aurreikusten zuen, baina ez zen martxan jarri.
Errepublika unitarioa
1873ko uztailean Nicolás Salmerón izendatu zuten lehendakari, eta irailean Emilio Castelar. 1874ko urtarrilaren 2an, Manuel Pavíak estatu-kolpea eman zuen gorteak deseginez.
Serranoren gobernu probisionala (1874)
Estatu-kolpearen ostean, Serrano gobernuburu izan zen. Errepublikaren esperientziaren ostean, jendeak Alfontsoren alde egin zuen, Berrezarkuntzari hasiera emanez. Sei urteko sistema politiko ezberdinak probatu ondoren, Borboien monarkia konstituzionalera itzuli ziren, Isabel II.aren seme Alfontso XII.aren eskutik.