Islamiar artea

Clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,01 KB

ISLAMIAR ESTILOKO TESTUINGURUA

Islama erlijio monoteista da; Arabian sortu zen, VII. Mendean. Mahoma izan zen sortzailea.

Arabian sortu eta Asiatik zabaldu zen, bai eta Afrikako iparraldetik eta Iberiar Penintsulatik ere.

Unitate politikoak XIII. Mendera arte iraun zuen, baina erlijio unitateak gaur egun arte iraun

du.

Islam hitzak “abandonua” esan nahi du, eta jarraitzaileak musulmanak dira: termino horrek

“fededun” esanahia du.

Islamiar erlijioaren oinarria Jainko bakarra da: Alá. Mahomaren jarraitzaileek Korana idatzi

zuten: musulmanentzako liburu sakratua. Bertan, musulman orok bete beharreko bost

aginduak jasotzen dira:

1. Egunean bost aldiz otoitz egitea Mekara begira.

2. Ramadanean barau egitea

3. Pobreei limosna ematea.

4. Fede ekintza.

5. Bizitzan behin, behintzat erromesaldian joatea Mekara.

EZ AHAZTU:

1. Islamiar zibilizazioak kultura aberastasun handia zuela oinarri.

2. Konkistatu zituen herrietan eragin guztiak biltzen jakin zuen, eta, horretarako, elementu bateragarritzat hartzen zituen erlijio musulmana eta arabiera.

3. Koranak debekatu egiten zuen giza irudiaren adierazpena, kulturako izan ez zedin.

4. Adierazpenik garatuenak arkitektura –batez ere meskita eta jauregien eraikuntza- eta bigarren mailako artea izan ziren, besteak beste zeramika edo urregintza.

ARTE ISLAMIARRAREN KRONOLOGIA

1. OMEIATARRAK: VI. mendearen erdialdetik VIII. Mendearen erdialdera. Hiriburua Damasco zen.

2. ABBASTARRAK: VIII. Mendearen erdialdetik XI. Mendearen erdialdera. Hiriburua Bagdad bilakatzen da.

Entradas relacionadas: