Jainkoaren heriotza nietzsche
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,46 KB
NIETZSCHE-ST.(etika)
Biek morala aztertu zuten,baian ikuspuntu guztiz desberdina dute.ST-ek ikuskera teologiko batetik egin zuen,A.Ena kristau gedera egokitu zuen,azken zoriona, jainkoarekin bat egitean lortzen dela erraten zuen.N.Ek,ordea,kristau morala kritikatu zuen eta norberaren balioak lortzeko jainkoa ukatu behar dela baieztatu zuen./ST.Ek A.En proposamenean oinarrituta,gizakiaren helburu nagusia zoriontasuna lortze da.Helburu hori lortzeko gizakia arrazoiaz baliatu behar da, beti ere azken zoriona jainkoarekin elkartzean lortuko delarik.Zorionera iristeko lege moral naturalen arabera jokatu behar du gizakiak.Hiru legek osatzen dute,jainkoak giza jokabidea aratzeko sorturiko legeak.Lehena,biziraupena bermatzea(gorputza eta osasuna zaintzeko arau moralak eratzen ditu).Bigarrena ugaltzeko joera da(sexualitateari buruzko legeak)eta hirugarrena egia ezagutzeko joera(gizakiaren arrazionaltasunean oinarritua).Bizitza sozialeko joera,lege positibo baten bidez adierazi zuen,gizakiari bizitza sozialean agertzen den lege naturala da./A.Ek zioen bezala,ST.Entzat ongia ezagutzea ez da nahikoa,ohitura onak behar dira.Bertute intelektualak eta moralak bereizi zituen,
zuhurtzia bertutea azpimarratuz.Ohitura morala ere azpimarratu zuen,ekintza onak egiteko joera./N.Ek kristau morala kritikatu zuen,hauen morala dekadentetzat zuen.Berak kontzeptu moralen jatorria aztertu zituen metodo genealogikoaren bidez.Herri menperatuak eta herri menperatzaileak zeuden garaian,bertutea indarra zen,gizaki onak nobleak ziren.Gizaki gaiztoak,berriz, esklaboak.Jakintza bertute gorena izatera heldu zenean balioen alderanzketa eman zen,bi moral bereiziz:jaunen morala(aktiboa,autonomoa.Bere balioak sortzen ditu,ez du bertze bizitzaren beldurrik)eta esklaboen morala(pasiboa, taldearen balioak bereganatzen ditu,bertze bizitzari begira jokatzen dute)./ Kristautasunaren lorpenik handiena esklaboa gizaki on bihurtzea da.Lege moral berri bat jarri zuten martxan unibertsala izan behar zuena inorentzako zen moral bat sortuz.N.Ren ustez,moral honek bizitzari uko egiten dio,plazerrei eta zoriontasunari uko egiten die.Honen aurrean,N-ek gizakiak bere balio propioak lortzeko jainkoa ukatu behar duela esan zuen./Laburbilduz,ST.Ek jainkoaren kontenplazioan lortuko dula zoriontasuna aldarrikatu zuen,N.Ek,berriz,jainkoaren ukapenean.