Jarrera apolineoa

Clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,6 KB

PAULO FREIRE

Brasilgo hirurogeigarren hamarkadan bere jaioterria Miseria eta esplotazio ugariko egoera izan zen eta klase zapaltzaileak Gainontzeko klase baxuagoak zapaltzen zituen. Honen ondorioz, Freirek pertsonek Munduko sistema hori aldatu nahi zuen. Bere hezkuntza kritiko horren helburu Nagusia zapalduak diren klaseak esperientzia antidemokratiko hori atzean utzi Eta beraien munduaren birsortzaile gisa ikustea zen, alfabetizazioa eta Demokrazian herriaren parte hartze aktiboagoaren bidez. Bere lanaren bi zutabe Nagusiak kontzientziatzaileak eta politizatzaileak izan ziren. Freireren Arabera ezinbestekoa da hezkuntzako arazoetan ikuspuntu politikoa ezartzea, Derrigorrezkoa baita hezkuntzaren bidez zapalduak kontzientziatzea.

Hezkuntza sistema berritzaile bat sortu zuen hezkuntzako Maila guztietara egokitzeko.1947an nagusiak alfabetatzeko prozesua hasi zuen, Garai hartan, analfabetismoak oso protagonismo handia baitzuen. 60. Hamarkadan, Brasilen,  prozesu hau praktikara eraman zuen.

Freirek heziketa humanistikoa edo zapalduen heziketa Bultzatu zuen. Heziketa honen egitekoa banakoek beren errealitate nazionalaren Barruan behar dituzten baliabide eta gaitasunak landu eta garatzea da. Proiektu Honen helburua askatasuna lortzeko soluzioak bilatu eta aplikatzea da.

PLANTEAMENDU PEDAGOGIKOA

Método Freire izeneko hezkuntza mugimendua planteatu Zuen, bere pedagogia kritikoan oinarrituta, eta honi buruzko ideiak “ Pedagogía Del Oprimido” liburuan azaltzen dira.

Freirek hezkuntza kritikoa proposatzen du, teoria eta Praktika maila berean egotea aldarrikatuko duelarik. Ideia hori Freireren Baieztapen honek laburbiltzen du: “Irakastea Ez da ezagutza jakitea, baizik eta hura sortzeko edo eraikitzeko ahaltasunak Sortzen jakitea". Beraz, edukiak eraiki egin behar dira, baina Horretarako hezkuntza osatzen duten kide guztiek (irakasle, ikasle, guraso) Parte hartu behar dute.

Freirek eraikitze prozesu horretan aurrera eramango duen Metodologia metodo dialogikoa izango da. "Dialogo" hau ez da Eguneroko edota ohiko elkarrizketa hutsetan gauzatuko, baizik eta taldean Buruturiko gogoeta-ekintza izango da. Horregatik dio Freirek ikasle eta Irakasleen jarrera dialogikoa, irekia, jakinguratsua, ikertzailea eta aktiboa Izan behar dela. Jarrera dialogiko horren berezitasuna hain zuzen ere, Zorroztasun metodikoa izango da. Zorroztasun metodiko horrek, edukiaren Tratamendua luzatu eta kritikoki ikastea ahalbidetzen duten baldintzak ekoizten Ditu.

Entradas relacionadas: