Joanes Leizarraga: Erreforma, Bibliaren Itzulpena eta Euskara

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,49 KB

Erreforma Protestantea eta Leizarragaren Testuingurua

  1. Martin Lutero, iraultza erlijiosoaren eragilea: Protestantismoa sortu zuen, eragin handia izango zuena. Alemaniako agintari gehienek bat egin zuten berarekin.
  2. Fedearen bidezko salbazioa: Luterok fede hutsak ematen zuen salbazioa aldarrikatu zuen.
  3. Barne-erlijioaren garrantzia: Protestantismoak barne-erlijioaren garrantzia eta Liburu Sakratuak irakurtzeko premia azpimarratu zituen. Ondorioz, eliz zeremonien gutxiespena gertatu zen.
  4. Itzulpen lanak: Protestantismoak Liburu Sakratuak irakurri eta ulertzeko itzulpen lanak bultzatu zituen.
  5. Hizkuntzen goratzea: Biblia hizkuntza ezberdinetara itzultzean, protestantismoak herrien hizkuntzak goi mailara igo zituen, behar modernoak asetuz.
  6. Inprentaren eragina: Testuak zabaltzeko inprenta agertu zen. Obra inprimatuek gogoeta pertsonala eragin zuten.
  7. Kalbinoren eragina: Kalbinok azken ondoraino eraman zuen protestantismoa. Orleanseko eta Pariseko ikasketen ondoren, eskola erreformazale bat sortu zuen Genebran. Frantzian eta Suitzan jarraitzaile ugari izan zituen.
  8. Nafarroako Gortea: Nafarroako Gorteak ateak ireki zizkion Kalbinori. Nafarroako erregina kalbindar bihurtu zen, eta harekin batera erresuma osoa (herri zati bat katoliko mantendu zen arren). Leizarraga, apaiz katolikoa zena, kalbindar bihurtu zen.
  9. Testamentu Berriaren itzulpena: Paueko Sinodoan, erreginak Testamentu Berria itzultzeko eskatu zion Leizarragari. Bi urtean bukatu zuen, hiru apaizen laguntzaz.
  10. Itzulpen estiloa: Leizarragak hitzez hitz itzuli zuen. Euskal hitzak ezagutzen ez zituenean, latinetik hartu zituen hitz asko (kultismoak).
  11. Hizkuntza bateratuaren saiakera: Leizarragak kultismoz betetako hizkuntza bateratu bat eraiki nahi izan zuen. Laster baztertua eta ahaztua izan zen. Ondorengo idazleek herriarengandik hurbilago zegoen hizkera erabili zuten.

Joanes Leizarraga: Bizitza eta Itzulpen Erronkak

Datu biografikoak

Joanes Leizarraga Beraskoitzeko (Lapurdi) Leizarraga baserrian jaio zen (1506-1601). Lapurdin egon arren, Behe Nafarroako hizkera hitz egiten zen inguruan. Lehenbizi apaiz katolikoa izan zen, baina gero protestante bihurtu zen. Euskal literaturako bigarren liburu idazlea izan zen, baina lehen prosalari eta itzultzailea.

Itzulpen arazoak eta irtenbideak

Leizarragak ez zuen euskal prosan ez maisurik, ez eredurik, ezta tradizio sendorik ere. Bi arazo nagusiri egin behar izan zien aurre:

  1. Hizkera ulergarria: Ahalik eta euskaldun gehienek ulertu behar zuten hizkera erabili behar zuen. Bere herriko hizkera soilik erabiliz gero, irakurle kopurua murriztuko zen.
  2. Testuarekiko leialtasuna: Bibliaren itzulpena izanik, testuari leialtasun osoa zor zion. Horregatik, aldaketa gutxi egin zituen, eta hitzez hitz itzuli zuen.

Euskara bateratutako hizkuntzarik ez izatearen arazoaz argi eta garbi jabetu zen. Itzulpenerako lapurtera aukeratu zuen, baina zuberozko eta behe nafarrerako formak ere erabili zituen. Bukaeran, hiztegi bat osatu zuen lapurtera, zuberera eta behe nafarrerako formekin.

Bigarren arazoari dagokionez, jatorrizko testuari lotu eta atxiki zitzaion, latinezko eta frantsesezko bertsioak erabiliz.

Entradas relacionadas: