Jokabidearen Oinarri Fisiologikoak: Herentzia Genetikoa eta Nerbio-Sistema

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,78 KB

Herentzia Genetikoa

Genetikak herentzia ikertzen du, nola transmititzen diren bereizgarriak gurasoetatik seme-alabenganaino.

Geneak

Zelulek geneak dituzte, herentziarako oinarrizko unitateak eta horietan erabakitzen da odol mota, begien kolorea eta abar.

Watson eta Crick

1953an, John Watson eta Francis Crickek ADN molekularen estruktura aurkitu zuten. Geneak gorputzaren zelula bakoitzaren nukleoan kokatzen dira eta ADNz osatuta daude.

Mendel

Gregor Mendel fraide botanikari alemaniarrak aztertu zuen lehen aldiz ezaugarrie transmisioa. Mendelek ilarrekin egin zuen lan, esperimentaziorako oso egokiak direlako.

Nerbio-Sistema

Zer da? Organismoaren aktibitate guztia erregulatzen duen kontrol zentroa da. Oso espezializatutako zelulek osatzen dute, funtzio espezifiko batzuen arduradun baita eta, horrela, gizabanakoaren bizia mantentzen dute.

Funtzioak

- Gorputzaren erabateko funtzionamendua kontrolatzea.
- Inguruarekin harremanetan jartzea.
- Zentzumenek kaptatutako estimuluak eta informazioa garraiatu.
- Estimulu horiei emandako erantzunak organoetaraino bidali.
- Organo horien funtzionamendu egokia zaindu: bihotz taupadak, arnas erritmoa, digestioa...
- Estimuluak interpretatu eta erantzunak elaboratu.
- Goi mailako funtzioak ere burutzen ditu: inteligentzia, arrazonatu eta ikasteko gaitasuna, memoria, sentimenduak …

Zelula motak:

Bi motatako zelulak bereizten dira:
· Neuronak: Nerbio Sistemaren oinarrizko elementua dira eta informazioa jaso, prozesatu eta gorputzeko beste leku batera garraiatzen dute (Konektatu ahal izateko sinapsia erabiltzen dute).
· Glia zelulak: Neuronak inguratu eta Nerbio Sistema sendotu eta babestu egiten dute.

Entradas relacionadas: