Kant eta Erlijioa: Arrazoiaren Mugak
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,18 KB
Inperatibo kategorikoaren postulatuak
Arrazoi huts teorikoak ukatzen dituen ideiak Jainkoa, arima eta askatasuna dira. Ez dago ezagutza posiblerik, baina bai fede arrazionala eta segurtasun morala. Lege moralaren posibilitate-baldintzen antzera, gure nahimenaren goreneko aspirazio moduan baieztatzen ditu arrazoi praktikoak:
- Askatasuna: Moralitatearen aurre-suposizio argiena da. Gizakiak askatasunik ez badu eta zerbaitek behartzen badu edonola jokatzen, gure jokabideaz ezin dugu judizio moralik egin. Askatasuna giza esparruan soilik gauzatzen da.
- Arima: Bizitza honetan gure helburuak behin betiko bete ezin ditugunez, hil ondorengo bizitzaren itxaropena pizten zaigu, merezitako saria edo zigorra justiziaz erabakitzen ez delako.
- Jainkoa: Gizakiak bere espazioaren historiaren arrazionalitatea eta zentzua bilatzen dituenean, beste munduan aurkitzen du asetasuna. Jainkoarenganako sinesmena naturako ordena eder eta miragarriaren aurrean sortzen da.
Erlijioa arrazoiaren mugen barnean
1. Nolako erlijioa proposatzen du Kantek? Zein galdera erantzuten du?
"Zer itxaron dezaket?" galdera eta etika unibertsala.
2. Etika eta erlijioa Kantengan
Kanten arabera, etika erlijio arrazionalarekin bateragarria da; erlijio hori naturala da eta ez du erlijio errebelatua onartzen. Era berean, erlijioak salbazioaren kategoria lortzen du: egin behar dudana egiten badut, Jainkoak nire bertutearen truke zoriontasuna emateko eskubidea izango dut.
3. Kristautasuna eta etika: zer hartzen du Kantek eta zer baztertzen?
Kantek kristautasuna erlijio natural bihurtzeko aukera dagoela ikusten du; hori dela eta, kristautasunaren interpretazio arrazionalista egiten du, hainbat ideia hartuz eta baztertuz. Kristautasunetik hartzen duena Jesu Kristo da, gizaki moralaren eredu gisa. Izan ere, Kanten ustez, Kristorengan fedea izateak lege morala betetzera bultzatzen ditu gizakiak.
4. Erlijioen jatorria Kanten filosofian
Deismoa dogma, kultu eta eliza-antolamendurik gabeko erlijioa da. Arrazoimena da edozein erlijioaren oinarria.