Kanten autonomia morala

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,39 KB

                  1.KANT ETA ILUSTRAZIOA: AUTONOMIA MORALA, CAESAR NON EST SUPRA GRAMATICOS

                         Morala aztertzen du “Arrazoi Praktikoaren kritika” idazlanean. Bere ustez, Arrazoia ezagumen teorikoaren (hutsa) eta praktikoaren nahastea da.//Kontzientzia morala existitzen da, eredu ideal batzuen Arabera bideratzen direlako ekintzak. Horren oinarria lege morala edo Eginbeharra da.//Arrazoi praktikoaren legeek zerbait egitera bultzatzen Gaituzte, eta agindu moral gisa agertzen dira, inperatiboak izenekoak.//Inperatiboek 3 ezaugarri bete behar dituzte:1.A priorizkoa, ez enpirikoa. Orokorra eta guztiontzat Izan behar du. Ez du esaten zer egin behar den, nola jokatu baizik./2.Kategorikoa, ez hipotetikoa. Hipotetikoek helburu bat lortzeko bidea ezartzen dute, baina ez dira Unibertsalak, helburua lortzeko bakarrik balio dutelako./3.Autonomoa, ez heteronomoa. Bakoitzak jarri behar dio agindua bere buruari.

                         Beraz, lege moralak bakoitzaren arrazoiaren Autonomiatik etorri behar du. Horregatik inork ezin ditu inposatu bere lege Moralak: Erregeak ezin ditu moral eta erlijio arloetan agindurik eman. Hori Azaltzeko “Caesar non est supra Gramaticos” esaldia erabili zuen.//Kanten arabera, etikaren oinarria arrazoimenaren Askatasunean datza. Legetasuna eta moraltasuna bereizten ditu: legeak edo Ohiturak betetzerakoan, ez dugu arrazoimena jarraitzen.//Inperatibo kategorikoak jarrera jakin bat agintzen Duten lege praktikoak dira, unibertsalak direnak, hau da, guztientzat Baliagarri: Joka ezazu zeure jokabidea lege orokor bihurtzea nahi bazenu Bezala.//Inperatibo kategorikoek 3 baldintza dituzte:1.Askatasuna: beharrezkoa da arau moralak Autonomoak izateko./2.Arimaren hilezkortasuna: hil ondorengo bizitzan gure helburuak betetzeko Itxaropena pizten zaigu./3.Jainkoa: sinesmena naturako ordena Ederraren aurrean sortzen da.

Gizakiak hil ondorengo munduan lortzen du asetasuna.

Entradas relacionadas: