Kataluniako erliebea

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,37 KB

6.3 IBERIAR GOI LAUTADAREN KANPOALDEKO UNITATEAK


6.3.1 Sakonuneak


Iberiar goi lautadaren kanpoaldeko sakonuneak Ebro eta Guadalquivir ibaienak dira. Biak ere forma triangularreko arroak dira, eta Era Tertziarioan eratu ziren mendikate alpetarrekin batera. Ondoren, Era Tertziarioko eta Kuaternarioko lodiera handiko sedimentuekin bete ziren; izan ere, subsidentzia arroak dira, haien hondoak pixkanaka hondoratu egin baitziren Tertziarioan. Gaur egun, ia horizontalak dira erliebe horiek.

  • Ebroren sakonunea. Pirinioekiko paralelo da, eta mendikate horrek, Iberiar sistemak eta Kataluniako kostaldeko mendikateak ixten dute. Antzinako Ebroko mendigunea egon zen lekua hartzen du: higadurak gogor eragin zionez gero, hondoratu egin zen, inguruko mendikateak altxatzen ziren bitartean. Hasieran sakonunea itsasoak hartu zuen, baina gero itxi egin zen, eta aintzira handi bat bihurtu zen Era Tertziarioaren amaierara arte. Garai horretan, Ebro ibaiak itsasorainoko bidea ireki zuen Kataluniako kostaldeko mendikateetan zehar. Ondorioz, itsasoko eta kontinenteko materialak ditu, gogortasun eta klimaren lehortasunaren arabera.

    • Pirinioen eta Iberiar sistemaren mendi magalak kanpoko mendilerroen eta sakonunearen eta erdigunearen artean dauden makurdura arineko lurrak dira. Konglomeratuz osatuta daude; hau da, erliebe menditsuetatik ibaiek lurrak dira. Konglomeratuz osatuta daude; hau da, erliebe menditsuetatik ibaiek garraiatutako material lodi eta gogorrez. Haietan, batez ere Pirinioetako mendi magaletan, higadurak mailoak eta mendi hobiak sortu ditu. Mailoak harrizko dorreak dira, haustura bertikalen ondorioz eratuak. Mendi hobiak material bigunagoetan eratutako sakonuneak dira; txikiak edo handiak izan daitezke.

    • Sakonunearen erdialdeko estratuak horizontalak dira, eta kareharri gogorrekin buztin, marga eta igeltsu bigunak txandakatzen dira. Kareharria dagoen lekuetan, mahaiz edo goi lautadaz osatutako erliebeak eratzen dira; material biguna dagoenetan, berriz, badlandsak, eremuen lehortasunagatik.

  • Guadalquivirren sakonunea. Mendikate Betikoekiko paraleloa da, eta horien, Sierra Morenaren eta Ozeano Atlantikoaren artean dago. Hasieran itsasoaren lotura zuen. Ondoren, kostaldeko aintzira edo albufera bihurtu zen, eta azkenik, lohiz bete eta padura zingiratsu bihurtu zen. Buztinak nagusi direnez gero, erliebea landazabal uhindu samarrez osatuta dago. Kareharri mantuak sortzen direnean, mahaiak, muino lekukoak edo mendixkak eratzen dira.

Entradas relacionadas: