Keplerren Legeak, Optika eta Giza Begiaren Funtzionamendua
Clasificado en Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,12 KB
Keplerren Legeak eta Higidura Planetarioa
1) Planeta guztiak orbita eliptikoetan mugitzen dira eta Eguzkia elipsearen foku batean dago kokatuta.
2) Planeta eta Eguzkia lotzen dituen lerro zuzenak azalera berdinak zapaltzen ditu denbora-tarte berdinetan. Planeten higidura areolarra konstantea da.
3) Planeta baten periodo orbitalaren karratua ($T^2$) eta erradio orbitalaren kuboa ($r^3$) proportzionalak dira. Lege honek bi planeten periodoak erlazionatzen ditu, biak proportzionalak baitira Eguzkiraino dagoen distantziaren arabera. Hau da, $T_1$ eta $T_2$ planeten periodoak baldin badira eta $r_1$ eta $r_2$ batez besteko distantziak, haien arteko erlazioa formula bidez adierazten da.
Legea frogatzeko, planeta baten higidura zirkularretik abiatuko gara: azelerazio normala eta abiadura orbitala kontuan hartuta. Bestalde, grabitazio unibertsalaren adierazpena ordezkatzean, badakigu indar grabitatorioak eragiten duela planetaren gainean. Hor, K konstantea da planeta guztietarako. Legeak beste planeta eta izarrentzat ere balio du. Honela, planeta ezezagun baten satelite baten biraketa-periodoa ($T$) eta erradio orbitala ($r$) ezagutzen baditugu, planetaren masa kalkulatu ahal izango dugu. Honek ez du soilik Eguzki-sistemarako balio.
Lupak eta Lente Konbergenteak
Lupak, mikroskopio sinpleak edo emendio-lenteak hurbil dauden objektuak handiago ikusteko balio du. Lupa lente konbergentea da; hau da, objektua fokuaren eta zentroaren artean kokatu behar da. Objektua fokutik ($F$) zenbat eta hurbilago egon, orduan eta handiagoa izango da irudia. Sortuko den irudia birtuala, zuzena eta handiagoa izango da. Handipen lineala ($AL$) kalkulatzeko, $f$ negatiboa izango da beti; beraz, $AL$ positiboa atera behar da.
Giza Begia: Anatomia eta Ikusmenaren Prozesua
Begiaren Atalak
- Irisa, kornea, begi-ninia eta humore urtsua.
- Kristalinoa, muskulu ziliarrak eta humore beirakarra.
- Esklerotika, koroidea, erretina, orban horia eta nerbio optikoa.
Funtzionamendua eta Irudiaren Formazioa
Argia kornea eta humore urtsua zeharkatuz begi-ninian sartzen da. Irisak sartzen den argi-kantitatea kontrolatzen du, tamaina aldakorreko diafragma gisa jokatuz. Kristalinoa lente aldakorra da, eta muskulu ziliarrek kristalinoaren tamaina eta forma aldatzen dute enfokatu ahal izateko.
Irudia erretinan proiektatzeko, argiak kristalinoa eta humore beirakarra zeharkatu behar ditu. Zelula fotosentikorrek argiaren informazioa jasotzen dute eta informazio hori nerbio optikotik bidaltzen da. Sortzen den irudia erreala, alderantzizkoa eta txikiagoa da.
Begian puntu itsu bat dagoen arren, bi begi izateak hori konpentsatzen du. Distantziagatik ezin denean ondo enfokatu, urruneko eta hurbileko puntuen bidez azaltzen da, baita begiko akatsen bidez ere.