Kimika: Formulazioa, Kontzeptu Nagusiak eta Termodinamika
Clasificado en Química
Escrito el en
vasco con un tamaño de 9,13 KB
Formulazio Kimikoa: Ariketak eta Adibideak
- a) Anhidrido perklorikoa: Cl2O7
- b) Hidroxido plunbikoa (berunikoa): Pb(OH)4
- c) Azido ortofosforikoa: H3PO4
- d) Azido bromhidrikoa: HBr
- e) Sulfato ferrikoa: Fe2(SO4)3
- f) HNO2: Azido nitrosoa
- g) Ni2Se3: Nikel (III) seleniuroa
- h) Al2O3: Dialuminio trioxidoa
- i) CH4: Metanoa (edo karbono tetrahidruroa)
- j) Fe2(CrO4)3: Burdin (III) kromatoa
- k) Klorato ferrosoa: Fe(ClO3)2
- l) Kloruro amonikoa: NH4Cl
- m) Hidruro plumbikoa: PbH4
- n) Anhidrido hipoklorosoa: Cl2O
- o) Azido bromosoa: HBrO2
- p) HF: Azido fluorhidrikoa
- q) CoO: Kobalto (II) oxidoa
- r) Al(OH)3: Aluminio trihidroxidoa
- s) Cu(ClO)2: Kobre (II) hipokloritoa
- t) SiH4: Silanoa / Silizio tetrahidruroa
Beste formulazio adibide batzuk
- Anhidrido sulfurosoa: SO2
- b) Oxido aurosoa: Au2O
- c) Azido hipobromosoa: HBrO
- d) Azido sulfhidrikoa: H2S
- e) Iodato kuprikoa: Cu(IO3)2
- f) Pt(OH)4: Hidroxido platinikoa
- g) FeCl3: Burdin (III) kloruroa
- h) PH3: Fosfanoa
- i) HBrO4: Azido perbromikoa
- j) Fe2(CO3)3: Burdin (III) karbonatoa
- Anhidrido klorikoa: Cl2O5
- Hidroxido estannikoa: Sn(OH)4
- Zilar kloruroa: AgCl
- Hidruro platinosoa: PtH2
- MgCl2: Magnesio kloruroa
- Fe2O3: Oxido ferrikoa
- H2SO2: Azido hiposulfurosoa
- Sn(NO3)4: Nitrato estannikoa
Oinarrizko Kontzeptu Kimikoen Definizioak
Formula kimikoa: Konposatu kimiko baten osaketa adierazten duen ikur kimikoen konbinazioa da. Substantzia horren unitate bakoitzean (molekula edo sare baten parte) mota bakoitzeko zenbat atomo dauden zehazten du azpi-indizeen bidez.
Zenbaki atomikoa (Z): Atomo baten nukleoan dagoen protoi kopurua da, elementu bakoitza identifikatzen duena.
Konposatu kimikoa: Bi elementu kimiko edo gehiagoren atomoz osatutako substantzia da, proportzio finko batean elkartuta.
Hidrogeno lotura (H lotura): Indar intermolekular mota bat da; oso elektronegatiboak eta tamaina txikikoak diren atomo bati (F, O edo N) kobalenteki lotutako hidrogeno atomo baten eta inguruko beste molekula bateko atomo elektronegatibo baten artean gertatzen den erakarpen elektrostatiko indartsua da.
Gibbs-en energia askea (G): Sistema termodinamiko batek tenperatura eta presio konstantean lan erabilgarria egiteko duen energia-edukiera neurtzen duen egoera-funtzio bat da.
Elektronegatibotasuna: Atomo batek lotura kimiko baten parte diren elektroiak bereganatzeko edo beregana erakartzeko duen joera edo gaitasunaren neurria da.
Aktibazio energia (Ea): Erreakzio kimiko bat has dadin eta erreaktiboak trantsizio-egoerara (konplexu aktibatura) irits daitezen behar den gutxieneko energia-kopurua da.
Termodinamika eta Erreakzio Kimikoak
Erredox balorazioa: Disoluzio baten kontzentrazio ezezaguna zehazteko teknika analitikoa da, kontzentrazio ezaguneko beste disoluzio baten (oxidatzailea edo murriztailea) bolumena neurtuz, haien arteko erredox erreakzio batean oinarrituta.
Pila voltaikoa: Erreakzio kimiko espontaneo (erredox) baten energia kimikoa energia elektriko bihurtzen duen gailua da.
Entalpia (H): Sistema termodinamiko baten energia-eduki osoa neurtzen duen egoera-funtzio bat da, bereziki presio konstantean ingurunearekin trukatzen den bero kantitateari erreferentzia egiten diona (prozesu endotermikoak edo exotermikoak).
Isotopoa: Elementu kimiko bereko atomoak dira; hau da, nukleoan protoi kopuru bera dute (zenbaki atomiko bera, Z), baina neutroi kopuru desberdina (beraz, masa-zenbaki desberdina dute, A).
Le Chatelier-en printzipioa: Oreka kimikoan dagoen sistema bati kanpo-aldaketa bat eragiten zaionean, sistemak aldaketa horren eragina minimizatzeko edo konpentsatzeko noranzkoan joko du, oreka-egoera berri bat lortu arte.
Oreka heterogeneoak: Erreaktiboak eta produktuak fase fisiko bat baino gehiagotan (adibidez, solidoa eta gasa) dauden sistema kimikoen oreka-egoerak dira.
Azido ahula: Uretan disolbatzean erabat ionizatzen edo disoziatzen ez den azidoa da.
Hidrolisia: Gatz bat uretan disolbatzean gertatzen den erreakzio kimikoa da. Gatzaren ioiak (anioiak, kationuak edo biak) urarekin erreakzionatzen dute, H3O+ edo OH- ioiak sortuz.
Gatz zubia: Pila voltaikoetan bi ontziak edo ontzi-erdiak (anodoa eta katodoa) lotzen dituen gailua da, neutraltasun elektrikoa mantentzeko balio duena.
Lotura Kimikoak eta Geometria
Lotura kobalentea: Bi atomo ez-metalik beren balentria-elektroiak konpartitzen dituztenean eratzen den indar erakargarria da. Atomoen arteko loturak bakunak, bikoitzak edo hirukoitzak izan daitezke.
- Apolarra: Atomoak berdinak badira (adibidez, H2 edo O2).
- Polarra: Atomoak desberdinak badira (adibidez, HCl).
SEBTE teoria: Balentria-geruzako elektroi-pareen arteko aldaratzean oinarritzen da. Elektroi pareak espazioan ahalik eta urrunen kokatzen dira elkarren arteko aldaratze indarrak minimizatzeko, molekulari forma hiru dimentsionala emanez.
Kimika Analitikoa eta Katalizatzaileak
Balorazioa edo titulazioa: Kimika analitiko kuantitatiboan kontzentrazio ezezaguneko disoluzio baten (analitoa) kontzentrazio zehatza neurtzeko erabiltzen den laborategiko teknika da. Pixkanaka beste disoluzio bat gehitzen da erreakzioa gertatu arte.
- Bureta eta Erlenmeyer matrazea: Tresna nagusiak dira. Baloratzailea buretan jartzen da bolumena zehaztasun osoz neurtzeko, eta analitoa Erlenmeyerrean kokatzen da azpian.
- Baliokidetasun-puntua: Erreaktibo baloratzailearen eta analitoaren kantitateak estekiometrikoki berdinak (baliokideak) direnean lortzen den puntu teorikoa da. Amaiera puntua adierazteko, baliokidetasun-puntutik gertu kolorez aldatzen diren substantziak (adierazleak) erabiltzen dira.
Katalizatzaileak: Erreakzio kimiko baten abiadura aldatzen (normalean bizkortzen) duten substantziak dira, baina prozesuan zehar kontsumitu gabe; hau da, erreakzioa amaitzean osorik eta kimikoki aldatu gabe berreskuratzen dira. Oreka-konstantea (Kc) ez da aldatzen.
Katalizatzaile motak: Termodinamikari ez dio eragiten; homogeneoa (g, g) edo heterogeneoa (s, g) izan daiteke. Entzimatikoa izaki bizidunetan gertatzen dena da.
Trantsizio Egoeraren Teoria eta Formulak
Trantsizio egoeraren teoriak erreakzio kimikoak nola gertatzen diren azaltzen du mikroskopikoki:
- Konplexu Aktibatua: Erreaktiboek talka egiten dutenean sortzen den behin-behineko egitura da.
- Loturen egoera: Egoera iragankor honetan, erreaktiboen jatorrizko loturak erdi apurtuta daude, eta produktuen lotura berriak erdi eraturik.
- Energia-profila: Erreakzioak aurrera egiteko, erreaktiboek aktibazio-energia adinako langa gainditu behar dute konplexu aktibatura iristeko. Behin puntu gorenera iritsita, egitura desegin egiten da eta sistemak behera egiten du energia-profilean, produktu egonkorrak sortuz.
Konbertsioak eta Ekuazioak
Presio unitateak: 760 mmHg = 1 atm
Arrhenius-en ekuazioa (forma logaritmitikoa):
ln(k1/k2) = (Ea/R) * [(T1 - T2) / (T1 * T2)]
Non R = 8.314 J/(mol·K) den.