Klimaren Analisia eta Sailkapena: Prezipitazioak, Tenperatura eta Lehortasuna

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,86 KB

Klimaren Analisia eta Sailkapena

1. Prezipitazioen Analisia

1.1. Prezipitazioen kantitate osoa:

  • Oso ugaria: 1000 mm-tik gora. Mendiko klima.
  • Ugaria: 800 mm – 1000 mm. Klima ozeanikoa.
  • Urria: 800 mm – 300 mm. Klima mediterraneoa.
  • Oso urria: 300 mm-tik behera. Klima esteparioa.
  • 150 mm-tik behera: Klima desertikoa.

1.2. Prezipitazio banaketa:

  • Erregularra: Hilabete lehorrik ez dago, edo prezipitazioak ez dira 30 mm-tik beherakoak hilabete lehorrenean. Klima ozeanikoa.
  • Nahiko erregularra: Gehienez bi hilabete lehor. Trantsizioko klima mediterraneoa; kontinentalaren eraginpeko mediterraneoa.
  • Irregularra: Bi hilabete lehor baino gehiago.

1.3. Prezipitazioak erortzeko modua: Euria edo elurra.

2. Tenperaturaren Analisia

2.1. Urteko batez besteko tenperatura.

2.2. Tenperatura bitartea:

  • Kostaldean: 15ºC – 16ºC.
  • Kanarietan oso txikia: 8ºC baino gutxiago.
  • Barnealdean: 16ºC baino gehiago.
  • 18ºC baino gehiago denean, tenperatura bitartea oso handia da.

2.3. Udako tenperatura:

  • Beroa: Hilabetearen batez bestekoa 22ºC baino gehiago denean.
  • Freskoa: Hilabete batean 22ºC baino gehiago egiten ez duenean.

2.4. Neguko tenperatura:

  • Leuna: Hilabete hotzenean batez beste 10ºC baino txikiagoa ez denean.
  • Moderatua: Hilabeterik hotzena batez beste 10ºC – 6ºC bitartean dagoenean.
  • Hotza: Hilabete hotzenaren batez bestekoa 6ºC - -3ºC tartean dagoenean.

3. Lehortasunaren Analisia

3.1. Hilabete lehorra: Klimogramaren tenperatura-kurba prezipitazio-barraren gainetik dagoenean.

3.2. Lehortasun orokorra:

  • Hilabete lehorrik ez: Klima hezea.
  • 1-3 hilabete lehor: Erdi hezea.
  • 4-7 hilabete lehor: Erdi lehorra.
  • 7-11 hilabete lehor: Muturreko erdi lehorra.

4. Klimaren Sailkapena

Prezipitazioak, tenperaturak eta lehortasuna aztertu ondoren, klima mota zehaztu eta arrazoitu: faktore geografikoak, atmosferikoak, antizikloiak, depresioak…

5. Klimaren Kokapen Geografikoa

Tenperatura-bitarteak kostaldekoa ala barnealdekoa den adierazten digu. Neguko eta udako tenperaturek iparraldean ala hegoaldean kokaturik dauden adierazten dute.

6. Klimak Ingurune Naturaleko Beste Osagaiekin duen Lotura

Landaredia, lurzorua, ibaiak, mendikatea….

Entradas relacionadas: