Klimaren Faktoreak Euskal Autonomia Erkidegoko Klimak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,07 KB

Klimaren faktoreak: faktore geografikoak eta faktore termodinamikoak.

Faktore geografikoak

Latitudea, erliebea, kokapena eta itsasoaren eragina dira.

Latitudearen arabera, ipar hemisferioko eremu epelean kokatuta dago EAE.

Kokapenari begira eta ipar hemisferioko zonalde epelean dagoela kontuan hartuz, Ozeano Atlantiko, Mediterraneo eta Europako Kontinentetik etortzen diren aire-masek eragina dute.

Erliebeak altitudea dela eta eragina du eta prezipitazio orografikoak sortzen dira.

Itsasoaren eraginari erreparatuz, bi zonalde ezberdin daude: batetik itsasoaren eragin nabaria jasotzen duena (kostaldea), eta bestetik, barrualdeko eremua joera klimatiko kontinentalizatuta daukana.

Faktore termodinamikoak:

Aire masek eragina nabaria daukate EAEko kliman. Kokapena dela eta, mendebaldeko zirkulazio orokorra (mendebaldetik ekialdera) eta Atlantikoko aire-masak nagusiak dira, hala ere, Atlantikoko eta Mediterraneo Itsasoaren antizikloi subtropikalak eta Europako antizikloi kontinentalaren mendebaldeko ertzetik datozen airemasek eragina dute.

Klimaren osagaiak.

Hodeiak eta intsolazioa:

EAEn ugariak dira eta, berriz, intsolazioa oso urria.

Prezipitazioak:

Guztira, hau da, prezipitazio kopuru osoa ugaria da Bizkaian eta Gipuzkoan eta urriagoa Araban. Prezipitazio horien banaketa nahiko erregularra da.

Haizea:

Kostaldean haize indartsuak agertzen dira (50 Km/ordutik gorakoak). Erkidegoaren barrualdean abiadura hori murrizten da. Arabako lautada, esterako, haizeak indar txikiagoa dauka eta Arabako Errioxan ziertzoak dauka indar handiena.

Tenperatura:

Oro har, kostaldean tenperatura leunagoak dira eta bitarte txikiak ditugu. Barrualdean, bitarte horiek handitzen dira eta tenperatura muturrekoagoak dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko klimak

KLIMA OZEANIKOA

Ur-isurialdeen banalerroaren iparraldeko lurrak hartzen ditu: Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako iparraldea. Prezipitazioak ugariak dira (1.500mm) ETA ERREGULARRAK. Ez dago urtaro lehorrik eta maximoak udazken-neguan daude. Itsasoaren eraginez: neguak leunak eta udak freskoak (22ºC ez dira heltzen)

TRANTSIZIOKO KLIMA OZEANIKOA

Arabako inguruetan dago (Treviño, Agurain, Arabako lautada) Klima ozeanikoaren eta klima mediterraneo kontinentalizatuaren erdibidea da. Neguak hotzak dira eta izozteak nahiko ugariak batez ere Arabako lautadan.

KLIMA MEDITERRANEO KONTINENTALIZATUA

Errioxa Arabarrean eta Arabako mendebaldeko haranetan. Nafarroako Erriberan ere aurkitzen dugu. Itsasoaren eraginik ez. Prezipitazioak urriak dira: 6000mmtik beherakoak eta irregularrak. Udan lehorteak daude eta prezipitazioen maximoa udaberrian gertatzen da. Tenperatura muturrekoak. Udak oso beroak eta neguak hotzak. Haizeak nahiko indartsuak eta aldi berean lehorrak.

Klima mota bakoitzari dagokion landaretza motak.

Klima ozeanikoaren landaretza

Baso hostogalkorrak dira nagusi: haritzak eta pagoak aurki ditzakegu batik bat.

Trantsiziozko klima ozeanikoa

Ametzak eta pinu gorriak dira nagusi.

Klima mediterraneo kontinentalizatua

Artadi hosto iraunkorrak eta ezkametzak aurkitzen ditugu. Horrekin batera Mediterraneoko sastrakadiak: abaritzak (coscoja), ezkaia (tomillo) eta oteak (tojo)

EH 3 unitate nagysi:pirinioak,euskal mendiak, ebroren sakonuneak. Pirinioak: pirinio axiala, pirinioen hego isuri, --ipar isuri. Piri hego--> barrualdeko mendikateak, barrual sakonunea, kanpoaldeko mendikateak. Eh mendiak: eh mendiak(banalerroen iparraldean), hegoalde mendikat eta arroak, bana hego. EH MENDIAK: kostako mendikate tertzi, kosta iparra antiklinorio, bizkaiko sinkinorio, bizkai anti. 2.2--> arabako lautada, mendilerroak, erdialdeko mendikateak, hego mendikateak. Klima osagaiak: hodeiak/intsolazioa,prezipi, haizea, tenp. Klimak: ozeaniko, trantsi klima ozeaniko, klima medi kontinentalizatuta. Landare motak klims oze landaretza + lo otro. Klima elementuak: insto/hodeitza, airearen tenp, hezetasuna/laioa/gandua, presio7haizea, prerzi, lurrunk/ebapotranspirazioa/idortasuna

Entradas relacionadas: