Komikiaren Analisi Teknikoa eta Narratiboa
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,3 KB
Ikuspuntuak eta Enkoadraketa
Ikuspuntu aberrantea: Enkoadraketa inklinatua da eta desoreka sentipena sortzen du.
Ikuspuntu ezinezkoa: Errealitatean ezinezkoa den gune batean kokatzen da ikuspuntua.
4. Formatua
- Sinplea (tira): 3 edo 4 binetako multzoa, horizontalean.
- Zabalagoa (plantxa): Orri osoa betetzen du, bertikalean.
Bi motatakoak izan daitezke: autokonklusiboak (bakarrak) edo seriatuak (Don Celes, Mafalda).
- Bineta kopurua eta mota: Normala, hodi itxura, pergamino itxura eta horien esanahia.
- Binetaren formak: Lodiera eta luzera.
- Itxiak: Bineten arteko espazioak nolakoak diren aztertu.
- Kolorea: Kontrastea, saturazioa eta esposizioa (argazki bat editatuko bazenu bezala).
- Lerroa: Potoloak edo finak.
5. Testua
- Kartela: Kanpoko ahotsa, testuinguruan jartzen gaituena.
- Kartutxoa: Testuari bineta oso bat ematen zaio.
- Burbuila: Hitz egiteko (adierazi zein motatako burbuila den).
- Rotulazioa: Letra-tamaina eta mota (kaligrafiatua, txikia, handia...). Zer esan nahi duten aztertu.
- Onomatopeiak: Agertzen al dira?
6. Bineten arteko trantsizioak
- Binetaz bineta: Gehienak horrela sailkatzen dira.
- Ekintzaz ekintza: Elementu bakar baten garapena irudikatzen da.
- Gaiz gaiko: Trantsizioek ikuslearen parte-hartze handia behar dute; hau da, zer gertatuko den jakiteko pentsatu egin behar da.
- Eszenaz eszenakoa: Arrazoibide deduktiboa erabili behar da.
- Aspektuz aspektu: Lekua, animo-egoera eta ideia baten alderdiak irudikatzen dira.
- Non sequitur: Trantsizioek ez daukate inolako zentzu edo erlaziorik.
7. Iradokitzen den ekintza
Zer gertatzen den kontatzea da helburua.
8. Baliabide espresiboak
- Keinu-hizkuntza: Haserrea, tristura, etab.
- Elementu paralinguistikoak: Apoak, sugeak, etab.
- Ikus-metaforak: Bonbilla piztua (ideia), izarrak (mina).
- Zoom in / Zoom out: Adibidez, giza begiaren bidez.
9. Muntaketa motak
- Narratiboa: Lineala (ordena kronologikoa).
- Txandakakoa: Aldi berean baina toki desberdinetan gertatzen diren ekintzen kontakizun sinkronizatua.
- Paraleloa: Bi eszena edo gehiago, denboran independenteak izan daitezkeenak, aldi berean erakusten dira ideia-asoziazioa sortzeko.
- Alderantzizkoa: Narrazioaren denbora guztiz aldatuta dago, pertsonaia baten subjektibotasunaren arabera edo gertakizunen dramatismoa areagotzeko.
10. Igorlea, mezua eta hartzailea
Adibidea: Bukatzeko, agertzen diren datuei erreparatuta, igorlea Kent Williams da; mezua entretenitzeko suspensezko eszena bat da; eta hartzailea akziozko, suspensezko edo beldurrezko komikiak irakurtzea gustuko duten pertsonak dira.