Komunikazio Elementuak eta Hizkuntzaren Funtzioak
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,26 KB
KOMUNIKAZIO ELEMENTUAK:
Igorlea: nork?
Hartzailea: nori?
Mezua: zer?
kanala: zeren bidez?
Kodea: nola?
testuingurua: noiz? Non? Norekin? Zertaz?
HIZKUNTZAREN FUNTZIOAK:
-Adierazkorra: helburua sentimenduak azaltzea: hau da eguraldi zoragarria!
-Eragilea: aginte, harridura, eta galdera perpausak dira nagusi: har ezazu atseden oporretan, bestela leher egin behar duzu eta!
-Erreferentziala: testuinguruari buruzko informazioa ematea du helburu: atzo euria egin zuen.
-Fatikoa: kanalak funtzionatzen duen ziurtatzea: Iñaki, entzute didazu? Bai?
-Poetikoa: mezua estetikoki landuz aurkeztea du helburu, literatur baliabideak erabiliz: bizitza heldu da eta zure begiak ditut …
-Metalinguistikoa: kodeari, hizkuntzari buruzko azalpenak ematea du helburu: “asteburuan denok joan ginen.”
TESTUAREN EZAUGARRIAK:
Egokitasuna:
-Igorle-hartzaileen arteko harreman mota: lagunak ala ezezagunak diren.
-Hartzailearen hizkuntza, dialektoa, hizkuntza maila (erregistroa) eta kultura.
-Asmo komunikatiboa: mezua zertarako igortzen den.
-Erabiliko den kanala: ahozko testuek eta idatzizkoek une oro kontuan hartzen dituzte bereizgarriak:
Koherentzia:
testua idaztean, aukeratutako ideiak hurrenkera edo segida egokian aurkeztea funtsezkoa da ulertzeko testua. Horrez gain, testuak ideia nagusi bat izan behar du eta ideia horrekin lotzen diren beste ideia batzuk, baita. Horretan datza koherentzia.
Kohesioa:
Ideien, proposizioen edota perpaus et paragrafoen arteko lotura zertan den ikusteko, kohesio elementuak erabili behar dira:
-Errepikapena: estilo aldetik, irakurketa asko moteltzen badu ere, batzuetan hitzak errepikatuz lortzen da mezuaren argitasun handiena.
-Elipsia: hitza behin eta berriro ez errepikatzeko, isildu egin daiteke aditz laguntzaile eta puntuazio-ikurrekin. Beraz, estilo-baliabidea da, baina ez dago literatur testuetara mugatuta.
-Ordezkapena: errepikapena saihesteko, sinonimo, hiperonimo edota hiponimoen hitza ordezkatzea da.
-Lotura-hitzak: ideien artean loturak bermatzeko, 4 eratako lotura hitzak daude: proposizioak (juntagailuak eta menderagailuak) eta lokailuak edo antolatzaileak.