Komunikazio elementuak eta hizkuntzaren funtzioak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,71 KB
Komunikazio elementuak
Komunikazio elementuak
- Igorlea: nork?
- Hartzailea: nori?
- Mezua: zer?
- Kanala: zeren bidez?
- Kodea: nola?
- Testuingurua: noiz? Non? Norekin? Zertaz?
Hizkuntzaren funtzioak
- Adierazkorra: helburua sentimenduak azaltzea; adibidez: "Hau da eguraldi zoragarria!"
- Eragilea: agindu-, harridura- eta galdera-perpausak dira nagusi; adibidez: "Har ezazu atseden oporretan, bestela leher egin behar duzu!"
- Erreferentziala: testuinguruari buruzko informazioa ematea du helburu; adibidez: "Atzo euria egin zuen."
- Fatikoa: kanalak funtzionatzen duen ziurtatzea; adibidez: "Iñaki, entzuten nauzu? Bai?"
- Poetikoa: mezua estetikoki landuz aurkeztea du helburu, literatur baliabideak erabiliz; adibidez: "Bizitza heldu da eta zure begiak ditut …"
- Metalinguistikoa: kodeari edo hizkuntzari buruzko azalpenak ematea du helburu; adibidez: "Astean buruan denok joan ginen."
Testuaren ezaugarriak
Egokitasuna
- Igorle-hartzaileen arteko harreman mota: lagunak ala ezezagunak direla.
- Hartzailearen hizkuntza, dialektoa, hizkuntza-maila (erregistroa) eta kultura.
- Asmo komunikatiboa: mezua zertarako igortzen den.
- Erabiliko den kanala: ahozko testuek eta idatzizkoek une oro kontuan hartzen dituzte bereizgarriak.
Koherentzia
Testua idaztean, aukeratutako ideiak hurrenkera edo segida egokian aurkeztea funtsezkoa da ulertzeko. Horrez gain, testuak ideia nagusi bat izan behar du, eta ideia horrekin lotzen diren beste ideia batzuk ere. Horretan datza koherentzia.
Kohesioa
Ideien, proposizioen edo perpausoen eta paragrafoen arteko lotura nola den ikusteko, kohesio-elementuak erabili behar dira:
- Errepikapena: estilo aldetik irakurketa moteltzen badu ere, batzuetan hitzak errepikatuz lortzen da mezuaren argitasun handiena.
- Elipsia: hitza behin eta berriro ez errepikatzeko, isildu egin daiteke aditz laguntzaile eta puntuazio-ikurrekin; beraz, estilo-baliabidea da, baina ez dago literatur testuetara mugatuta.
- Ordezkapena: errepikapena saihesteko, sinonimo, hiperonimo edo hiponimoen hitzak erabiltzea da.
- Lotura-hitzak: ideien artean loturak bermatzeko, lau eratako lotura-hitzak daude: proposizioak (juntagailuak eta menderagailuak), lokailuak eta antolatzaileak.