Komunikazio Sistema Areagotzaile eta Alternatiboak (KSA)
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,57 KB
KSA (Komunikazio-sistema Areagotzailea): Hitzezko komunikazioan laguntzen duen sistema da.
KSA (Komunikazio-sistema Alternatiboa): Hitzezko komunikazioa ordezkatzen duen sistema da.
Komunikazio-sistema lagunduak eta laguntzarik gabekoak
- Komunikazio-sistema lagunduak: Mezuak sortzeko, igortzeko edo hartzeko euskarri fisiko bat behar duten sistemak dira.
- Laguntzarik gabeko sistemak: Erabiltzaileak bere gorputzaren bidez sortzen eta jasotzen ditu mezuak, euskarri fisikorik erabili gabe.
KSP sistemaren ezaugarriak
- 3.000 sinboloz osatzen da.
- Sinbolo piktografikoak: Errealitatea oso ondo adierazten dute.
- Ikono tankerakoak eta sinpleak dira.
- Komunikazioan gehien erabiltzen diren hitzak eta kontzeptuak adierazten dituzte.
- Sinbolo itxiak dira: Ezin dira berriak sortu (Bliss sisteman ez bezala).
- Oso praktikoa da: Fotokopiatu, moztu eta pertsona bakoitzaren beharraren arabera egokitu daitezke.
- Koloreen bidez sailkatzen da.
- Bi neurri daude, erabiltzailearen beharraren arabera.
- Ordena: Subjektua + aditza + osagarriak.
KSP: Hiztegia eta sintaxia
- Sintaxia ez da berariazkoa; komunitateak erabiltzen duen hizkuntzaren araberakoa da.
- Esaldiak laburrak eta soilak dira, lokailurik gabeak (telegrama moduko komunikazioa).
Erabiltzaileak behar dituen trebetasunak
- Ikusmen eta pertzepzio gaitasuna: Ikonoak ikusteko eta bereizteko (formak, tamaina, koloreak...).
- Nolabaiteko maila kognitiboa izatea.
- Sinboloak gogoratzeko oroimena.
- Jarrera egokia KSP erabiltzeko: Erabiltzailearena zein ingurukoena (familia, lagunak...).
- Sinboloak seinalatzeko gaitasuna (laguntza teknikoak erabiliz).
KSP irakaskuntza
- Noiz eta norekin erabiliko duen zehaztea.
- Zer sinbolok motibatzen duten gehien identifikatzea.
- Oinarrizko beharrak betetzeko baliagarriak diren sinboloak hautatzea.
- Beti sinboloa seinalatzean haren esanahia aipatu: sinboloa eta esanahia lotuta agertzean, ikaskuntza errazagoa da.
KSP sistemaren abantailak
- Oso hiztegi sinplea erabiltzen du; hizkuntza murriztua duten pertsonentzat aproposa da.
- Ez du sinbolizazio maila alturik eskatzen: sinboloak oso piktografikoak direnez, erraza da marrazkia eta kontzeptua lotzea.
- Erabiltzen diren materialak merkeak dira.
- Garraiatzeko erraza da.
Bliss sistema
Zeinu kategoriak
- Piktografikoak: Grafiaren eta esanahiaren artean lotura handia dago (etxea, sentimendua, gurpila...).
- Ideografikoak: Aurrekoak baino abstraktuagoak dira, ideiak adierazten dituzte (gora, bilera, elektrizitatea).
- Nazioarteko sinbolo arbitrarioak (adostuak): Batuketa, kenketa, galdera...
- Bliss-en sinbolo arbitrarioak: Besteek baino sinbolismo handiagoa dute eta ikasteko zailagoak dira (aita, emakumea...).
Zeinu motak
- Sinbolo soilak: Kontzeptua adierazteko marrazki bakarra (liburua, sua, ordua, etxea...).
- Sinbolo konposatuak: Bi sinbolo edo gehiago kontzeptu bat adierazteko (pozik, sartu, irten...).
- Sinbolo gainjarriak: Sinbolo bat beste baten barruan txertatzen da, sinbolo bakarra sortuz (aulki gurpilduna, garajea...).
Bliss sintaxia eta hautaketa
Berezko sintaxia dauka, baina normalean komunitateak erabiltzen duen hizkuntzaren sintaxia hartzen du.
Sinboloak hautatzean kontuan hartu beharrekoak:
- Garapen kognitiboaren maila: Hitz egokiak kategoria bakoitzean.
- Ikonotasun maila: Sinbolo oso abstraktuak ez dira egokiak hasteko.
- Sinboloen tamaina: Hasieran handiak izatea komeni da.
Bliss: Abantailak eta eragozpenak
Abantailak:
- Sinbolo berriak konbinatzeko eta sortzeko gaitasuna.
- Idatzizko mintzaira errazten du sistemak.
- Pertsonaren gaitasun sinbolikoa handitzen du.
Eragozpenak:
- Gutxi erabiltzen da sistema, prestakuntza espezifikoa behar duelako.
- Erabiltzaileak gaitasun sinboliko handia behar du (adimena).
- Mezu sinpleak erabiltzeko joera dago, eta horrek komunikazioan akatsak sor ditzake.