Komunikazioa, Motibazioa eta Negoziazioa — Oinarrizko gakoak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,71 KB

Komunikazioa

Komunikazioa: Sentimendu, iritzi edo bestelako informazio moten elkartrukatzeari esaten zaio.

Ondo komunikatzeko ezaugarriak

  1. Besteak hitz egiten duenean, guk eman nahi dugun mezua edo erantzuna pentsatzean baino, berak esaten duena jasotzera zentratu behar gara; horrek ulermena hobetzen laguntzen du.
  2. Hitz egin aurretik pentsatu behar da, eta aurrekoari edo inori min egin gabe hitz egin behar da.
  3. Pentsamolde irekia izatea funtsezkoa da.
  4. Komunikazioan eragiten duten faktore guztiak ondo zaindu eta erabili behar dira. Adibidez: eskuen mugimenduak, ahots-tonua eta bestelako nonbertzeak.
  5. Denok eskubide berdinak ditugula argi izan behar da; guztion berdintasuna aitortu behar da.

Laburbilduz

Laburbilduz: Komunikazio ona lortzeko funtsezkoa da bestearen lekuan jartzea, arreta jartzea eta errespetuz jokatzea.

Motibazioa

Motibazioa: Beharrizan jakin bat asetzeko norbanakoak sentitzen duen bultza.

Motibazioa taldeari nola eragiten dion

Proiektu bat partekatzen duen talde baterako, kideen motibazioa funtsezkoa da proiektuak ondo funtziona dezan.

Motibazioa gainbehera etortzen denean, lider rolak dituzten pertsonen egitekoa oso garrantzitsua da kideek proiektuarekiko ilusioa galtzea saihesteko.

Beraz, liderrek eduki behar dituzten gaitasunak dira: taldekideak motibatzea, helburu argiak ezartzea, etorkizunerako ikuspegia izatea, aldaketak aurreikustea eta taldeari ilusioa transmititzea.

Laburbilduz

Laburbilduz: Motibazioa barne-egoera bat da; jarrera zuzentzen, aktibatzen eta mantentzen duena.

Negoziazioa

Negoziazioa: Gatazkak konpontzeko, ekintza-lerroak adosteko eta abantaila indibidual eta kolektiboak bilatzeko prozesua da.

Irtenbide onak dira alde guztiek irabazten dutenak.

Baldintzak

  1. Guztiek irabazi behar dute; ez alde batek bakarrik. Horrek proiektuaren iraunkortasuna bermatzen du: garaileek proiektuan denbora luzeagoan jarraitzeko aukera izango dute.
  2. Parte hartzen duten guztiek oso argi izan behar dute zer nahi duten.
  3. Negoziazioaren mugak ondo finkatu behar dira.

Laburbilduz

Laburbilduz: Negoziazioa gai beraren aurrean jarrera desberdinak dituzten aldeen arteko gatazkak konpontzeko prozesua da. Helburua da adostasuna lortzea, proposamenak elkartrukatuz, alde guztiek beren interesetarako baliagarriak diren konponbideak lortzeko.

Gainera, harremanak iraunkorrak eta eraginkorrak izan daitezen, beharrezkoa da elkarrenganako errespetua izatea.

Entradas relacionadas: