Kontrol-sistema automatikoak: Begizta irekia eta itxia
Clasificado en Tecnología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,86 KB
Kontrol-sistema automatikoen oinarriak
Kontrol-bidezko sistema automatikoa elkarrekin konektatzen diren elementu fisikoz osaturiko sistema da: erreguladoreak, transduktoreak, kaptadoreak, etab. Hauen guztien bidez, prozesuak automatikoki kontrolatzen dira.
Bi kontrol-sistema mota nagusi ezagutzen ditugu: begizta irekiko kontrol-sistema eta begizta itxiko kontrol-sistema.
Begizta irekiko kontrol-sistema
Begizta irekiko kontrol-sistemetan, irteerako seinaleak ez du eragiten sarrerako seinalean. Hau da, sarrerako seinalea sistemaren portaera kontrolatzen duten elementuetatik pasatzen da, baina ez du irteeraren eraginik jasaten. [ESQUEMA]
Adibidea: Gela baten beroketa
Suposa dezagun gela bat berotu nahi dugula; horretarako, tenporizadorea, erradiadorea eta gela beharko ditugu. Prozesuaren eskema ondokoa izango litzateke: [ESQUEMA]
- Sarrera: Gela 25 gradutan egotea nahi dugu.
- Tenporizadorea: Erradiadorearen martxaren iraupena kontrolatuko du, aurretik programatu dugun denboraren arabera.
- Erradiadorea: Gelan beroa askatuko duena.
- Irteera: Aldiuneko gelan dagoen tenperatura.
Begizta itxiko kontrol-sistema
Begizta itxiko kontrol-sisteman, kontrola irteeraren menpekoa izaten da. Horretarako ezinbestekoa da sisteman berrelikadura (feedback) egotea. Berrelikaduraren bidez, irteera eta sarrerako seinaleak parekatzen dira, eta sistemak automatikoki erregulatzea lortzen da. [ESQUEMA]
Sarrera eta irteera seinaleen arteko ezberdintasunari errorea deritzo. Errorea zero izan arte berrelikadura emango da; errorearen balioa zero denean, irteerako seinalea egokia izango da.
Formula: e = r - b (non r erreferentzia-seinalea den eta b berrelikadura-seinalea).
Begizta itxiko sistemak perturbazioen aurrean ez dira hain minberak izaten, berrelikadura dela eta perturbazioen eragina gutxitzen baitute.
Adibidea: Termostato bidezko beroketa
Suposa dezagun gela bat berotu nahi dugula; horretarako, erradiadorea, termostatoa, termometroa, galdara eta gela beharko ditugu. Prozesuaren eskema ondokoa izango litzateke: [ESQUEMA]
- Sarrera: Gelan eduki nahi dugun tenperatura.
- Termostatoa: Galdara martxan jarriko duena.
- Galdara: Erradiadoreetara doan ura berotzen duena.
- Erradiadorea: Gelan beroa askatuko duena.
- Termometroa: Gelan dagoen tenperatura neurtzen du eta espero den tenperaturarekin parekatzen du.
- Konparadorea: Errorea lortzen duena.
- Irteera: Aldiuneko gelan dagoen tenperatura.