Kritika mendebaldeko zibilizazioari bitalismoa

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,52 KB

Kritika mendebaldeko zibilizazioari: Bitalismoa

Nietzschek zalantzan jarri zuen gizadiak azken bi mila urteetan egindako bidea, eta, nagusiki, kristautasunari leporatu zion errua.

Nietzscheren arabera, zientziak, filosofiak eta, bereziki, erlijioak galbidera eraman dute gizakia. Mendebaldeko kulturak gizakiaren bizimodua pozoitu du. Moral tradizionalaren balioak goroipatu izan dira eta kontzientzia txarra sortu da gizakien baitan, senean eta barne indarrean oinarritutako giza biziaren kaltetan Hori guztia Sokratesekin eta Platonekin hasi zen, eta moral kristauaren printzipioekin indartu zen, moral kristauak gizakiak bere buruari uko egin diezaion eragiten baitu.

Nietzschek biziaren balioak defendatu zituen eta bizia ukatzen duten indarrak gainditu behar direla aldarrikatu. Nietzscherena kultura europarraren usteltasuna salatzen duen eta bizia goraipatzen duen filosofia da, beraz bitalista dela esaten da. Ikuspegi honen arabera, gizakiak bere baitan aurkitu behar du bere bizitzaren helburua, kanpora begiratu beharrik gabe. Hortaz, Nietzschek bizia eta biziaren balioak goraipatu zituen bizia ahuldu nahi dutenen aurrean edo biziari uko egiten diotenen aurrean. Biziari balioa emateaz gain, gauzak zer diren edo zer ez diren aztertzeari uko egin zion. Netzschek baztergarritzat jo zuen filosofia tradizionalaren kezka nagusia. Bere ustez bizia da balioa duen gauza bakarra edo benetan erreala den gauza bakarra.



Bizia ez da kontzeptuen bidez hautematen

Mendebaldeko kulturari egin zion kritikaren baitan, Nietzschek arrazionalismoa eta metafisika kritikatu zituen bereziki, eta arrazionalismoa suntsitu beharra aldarrikatu zuen, pentsamenduak, kontzeptuen bidez, errealitatea desitxuratu eta deformatu egiten duela argudiatuta. Hautemandakoaren eta benetan gertatutakoaren artean bereiztea biziaren kontrako jarrera isla da; bereizketa hori egin nahiak erakusten du filosofoak ez daudela gustora mundu materiaarekin, eta beste mundu bat eraiki nahi dutela.

Nietzscheren ustez, bizitzaren benetako funtsa ezin da filosofiaren edo zientziaren kontzeptuen bidez hauteman. Benetako funtsa estetiko da, tragikoa. Jaiotza eta heriotza dira biziaren berezko osagaiak, eta ezin dira kontzeptuen bidez antzeman. Posibl da bizizaren alderdi tragikoa hautematea.

Arrazionalismoa bizizari buruzko ikuskera tragikoaren kontrako ikuspegia da. Arrazionalismoak arrazoimenari ematen dio nagusitasuna, balorazio estetiko/tragikoen kaltetan. Arraziionalismoak, bizia kontzeptuen bidez hauteman edo ulertu nahi dueneann, gauza finko edo mugiezntzat hartzen du, nahiz eta, bizia dinamikoa izan, etengabe aldatzen ari den zerbait.


Entradas relacionadas: