Kultura, Zibilizazioa eta Identitatea: Oinarrizko Kontzeptuak

Clasificado en Derecho

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,41 KB

Multikulturalismoa

Multikulturalismoa: Talde anitzeko batean kultura nahiz jatorri ezberdineko pertsonen arteko bizikidetza positibotzat jo eta bultzatu egiten duen jarrera filosofiko eta politikoa da. Era berean, talde ezberdin horien arteko bizikidetza egoera bera ere bada; era deskribatzaile horretan multikulturalitate kontzeptua ere erabiltzen bada ere.

Zibilizazioa eta Gizarte Motak

Zibilizazioa, eskuarki, gizarte konplexuei ematen zaien izena da. Gizarte horietan, nekazaritza intentsiboa, lan-banaketa konplexua eta hiriak osatzeko populazio aski daude. Definizio txikienean, zibilizazioa gizarte konplexua da.

Antropologiak Bereizten Dituen Gizarte Motak

  • Gizataldeak: Gizarte nomadak edo erdi-nomadak izaten dira, eta normalean elikadura ehizatik eta bilketatik lortzen dute. Erabakiak hartzerakoan, taldeko kide guztien artean berdintasuna nagusitzen da.
  • Tribuak: Herri txikietako gizarteak izaten dira, nekazaritza eta abeltzaintza menperatzen dituztenak. Batzuetan buruzagiak agertzen dira, zeinek erabakitzeko prozesua zailago bilakatzen duen.
  • Zibilizazioa: Nekazaritza eta abeltzaintzaz gain, merkataritza konplexuagoa daukate gizarte hauek, artisau espezializatuak baitaude. Nolanahi ere, hiriak dituzte ardatz zibilizazioek. Boterea beti elite batek dauka.

Kulturartekotasuna

Kulturartekotasuna: Beste kulturen arteko errespetua eta berdintasunezko harremanak aldarrikatzen ditu. Bere helburuak:

  1. Gure gizartea eta mundua pluralak direla onartzea.
  2. Kulturen arteko harremanak konplexuak direla onartzea, bai norberaren ikuspegitik bai komunitate osoarenetik.
  3. Kulturen arteko elkarrizketa sustatzea.
  4. Munduko arazoei konponbidea bilatzeko elkarlanean aritzea.

Identitatea eta Pertsona

Emmanuel Mounierren arabera, gure buruak pertsonatzat izateak hauek guztiak esan nahi ditu:

Pertsonaren Ezaugarriak
  • Gainerakoei irekia dagoen barnekotasuna dugula.
  • Gizartean bizi garela, elkarren gertu eta lagun.
  • Gai garela bai komunikatzeko, bai kritikoak izateko, bai konprometitzeko.
  • Sentimendu eta emozioak ditugula.
  • Finitoak garela.
  • Duintasuna eta baldintzatutako askatasuna dugula.

Ez da erraza garenaren definizio argia eta zehatza ematea.

Entradas relacionadas: