Lan Kontratu Motak: Gida Osoa eta Ezaugarriak
Clasificado en Derecho
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,05 KB
Ebaluaketa: Lan Kontratu Motak
Praktikaldiko kontratua
Gradua atera eta 5 urteko epea dago praktikak egiteko (ezinduen kasuan, 7 urte). Tituluak ikasitako graduarekin erlazioa izan behar du. Iraupena gehienez 2 urtekoa da eta kontratua 2 aldiz luza daiteke (gutxienez 6 hilabete eta gehienez 2 urteko luzapenekin). Titulu bakoitzak praktikaldi bakarrerako eskubidea ematen du.
- Ordainsaria: Hitzarmen kolektiboak finkatzen du. Soldata langile baten %60 eta %75 artekoa da lehen eta bigarren urteetan.
- Amaiera: Edozein alderdik amaiera eman diezaioke, 15 eguneko aurretiazko abisuarekin.
Lan edo zerbitzu kontratua
Enpresa barruan lan edo zerbitzu zehatz batzuk betetzea da, denbora mugatu batean. Iraupena zerbitzuak eskatzen duenaren araberakoa da eta lanaldia osoa edo partziala izan daiteke. Kontratua idatziz egin behar da, informazio argiarekin. Itundu ondoren, 10 eguneko epean enplegu bulegoan erregistratu eta Gizarte Segurantzan alta eman behar da.
Lanaldi partzialeko kontratua
Lanaldi osoa ez den lanaldia da, urteko orduen %77a baino gutxiagokoa. Bi motatakoa izan daiteke:
- Mugagabea: Adibidez, egunean 4 orduz lan egitea.
- Iraupen jakinekoa: Urteko data jakin batzuetan lan egitea (adibidez, eski denboraldian).
Eguneko lanaldia etengabea edo zatitua izan daiteke, eta aparteko orduei ordu osagarriak deitzen zaie.
Errelebu kontratua
Erretiro partziala hartzera doan langilea langabetu batek ordezkatzen du. Iraupena jubilatzen den langilea erretiratu artekoa da (gehienez 5 urte). Ordezko langilearen lanpostuak ordezkatutakoaren antzekoa izan behar du. Enpresaburuak 15 egun ditu ordezko langilea kontratatzeko.
Etxetik lan egiteko kontratua
Etxetik lan egitea da, askatasun osoz. Kontratuan etxearen helbidea zehaztu behar da derrigorrez. Iraupena mugagabea edo iraupen jakinekoa izan daiteke. Kontratua idatziz egin behar da eta 10 eguneko epean enplegu bulegoan erregistratu.